Abel San Martín

Wikipedia, Entziklopedia askea
Barberito I.a» orritik birbideratua)
Abel San Martín

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAbel San Martín Campos
JaiotzaBaños de Río Tobía1927ko irailaren 11
Herrialdea Espainia
HeriotzaCalahorra1980ko azaroaren 2a (53 urte)
Jarduerak
Jarduerakpilotaria
Pilota
 
Izengoitia(k)Barberito I

Abel San Martin Campos, pilota arloan Barberito I.a deituraz ezaguna (Baños de Rio Tobia, Errioxa, 1927ko irailaren 11Calahorra, Errioxa, 1980ko azaroaren 2a) esku huskako pilotaria izan zen. Afizionatu mailan, 1947an, Espainiako bi txapelketa nagusiak irabazi zituen: buruz burukoa (Bartzelonako Colon pilotalekuan) eta binakakoa (Titin I.arekin). 1951n profesionaletan debutatu zuen. 1953an buruz buruko txapelketa nagusia irabazi zuen, Gallastegik jokatzeari uko egin baitzion, eskaini zioten diru ordainarekin bat ez zetorrelako. 1954an, txapelketa horretako finala galdu zuen, Soroa II.aren aurka 22 eta 4 galduta. 1972an erretiratu zen. 1980an hil zen, gaixotasun batek jota.

Gaur egun, Baños de Rio Tobiako pilotalekuak Barberito I.a du izena, eta urtero Barberito Txapelketa antolatzen dute haren omenez.

Kirol lorpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]