Errege Bardea

Koordenatuak: 42°11′27″N 1°28′12″W / 42.19083°N 1.47000°W / 42.19083; -1.47000
Wikipedia, Entziklopedia askea
Bardeetako natura parkea

Parkearen ikuspegia
Errege Bardea is located in Euskal Herria
Errege Bardea
Errege Bardea
KokalekuaTuterako eta Erriberriko merindadeak
 Nafarroa
Azalera392,74 km²
IzendapenaBiosfera erreserba
Sorrera1999ko apirilaren 6
Webguneawww.bardenasreales.es

Bardeetako Natura Parkea edo Errege Bardeak (gaztelaniaz Bardenas Reales) Nafarroako hego-ekialdean dagoen eremua da. Tuterako merindadean dago kokatuta, ekialdean Zaragozako probintzia daukala eta iparraldean Erriberriko merindadea. Bertan ez dago herrigunerik.

41.845 hektareako eremua hartzen du, 45 km iparraldetik hegoaldera eta 24 km mendebaldetik ekialdera. Lurra buztin, igeltso eta hareharrizkoak dira eta higadura handia jasan dute urak eta ziertzo haizeak sortuak. Horrela, geologia itxura harrigarriak eratu dira, hala nola amildegi, goi ordoki eta muinoburu bakanduak. Bertan landaredia urria da.

1999an Parke Natural izendatu zuten eta, 2000an, UNESCOk Biosfera erreserba. Bardea Zuria eta Bardea Beltza bi zonalde nagusiak dira.

Eremu honetan Santxikorrota izeneko gazteluaren hondakinak daude.

Toponimia

Eremu honetako muinoen (cabezos) edo bestelako izenak dira Alfarillo, Angarillones, Balcón de Pilatos, Bandera, Blanca, Cabezo del Águila, Cabezo Lobo, Cabezo Mocho, Caldero, Cornialto, Cortinas, El Abejar, La Estroza, Plano, Ralla, Rallón, Rincón del Bu, Tres Hermanos, Tres Montes, Trilluelos, Negra y sus Caídas eta Omias edo Umbrías.

Euskarazko izenak ditugu bestela Belcho, Cruceta, Landazuria eta Pisquerra, Zaraitzu eta Erronkariko ibarretik mendeetan zehar joandako artzainek utzitako aztarnak direlarik.

Higadura

Bardeko lurra ez da oso gogorra. Haizea iparekialdetik iparmendebalderako noranzkoarekin dijoa, 20 eta 30 km/h-ko abiadurarekin. Ur biziek modelatzen dute (haizeak Bardeetan dagoen harri bat modelatzen du baina ez gehiagorik). Ur biziek lurra higatzen dute hainbat paisai sortzen: karkabak, sakanak... Baina baita ere, haizeak ere harriak modelatzen ditu harri borobilduak sortzen.

Bardeetako komunitatea

1705ean Filipe V.a Espainiakoak ahalbidetu zuen Comunidad de Congozantes delakoa sortzea, eremuaz baliatzeko herrien komunitatea alegia. 1820an lehenengo araubideak egin zituzten, eta azkenak 1961ekoak dira, gero horien aldaketak egon diren arren.

Komunitatea 22 udalerri edo kontzeju hauek osatzen dute gaur egun: Tutera, Arguedas, Valtierra, Cadreita, Erronkariko ibarra, Zaraitzuko ibarra, Caparroso, Zarrakaztelu, Buñuel, Cabanillas, Melida, Alesbes, Olibako monasterioa, Corella, Milagro, Fustiñana, Santakara, Cortes, Martzilla, Peralta, Funes eta Faltzes.

Argazki galeria

Ikus, gainera

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Errege Bardea Aldatu lotura Wikidatan
42°11′27″N 1°28′12″W / 42.19083°N 1.47000°W / 42.19083; -1.47000