Bardoze
|
Bardoze |
||
|---|---|---|
|
|
||
| Izen ofiziala | Bardos | |
| Estatua Eskualdea Departamendua Barrutia Kantonamendua |
Frantzia Akitania Pirinio Atlantikoak (64) Baiona Bidaxune |
|
| Alkatea | Jean-Paul Diribarne (2008-2014) | |
| Herritarra | Bardoztar | |
| Koordenatuak | 43°28′32″N 1°12′9″W / 43.47556°N 1.2025°WKoordenatuak: 43°28′32″N 1°12′9″W / 43.47556°N 1.2025°W | |
| Eremua | 42,53 km2 | |
| Garaiera | 0-183 m | |
| Posta kodea | 64520 |
|
| INSEE kodea | 64094 |
|
| Biztanleria | 1.528 bizt. | |
| Dentsitatea | 35,93 bizt./km² | |
Bardoze edo Bardotze (okzitanieraz, Bardòs, frantsesez eta ofizialki Bardos)Lapurdiko udalerria da eta Lapurdi Ekialdean dago kokaturik.
Herritarra bardoztarra deitzen da.
Eduki-taula |
Geografia [aldatu]
Bardoze Lapurdiko euskal probintzian da.
Sarbideak [aldatu]
Bardoze RD-936 (antzinako RN-636) eta RD-318 errepideak zeharkatua da.
Ingurune naturala [aldatu]
Aturriren ibaiadar diren Biduze eta Harana ibaiak udalerritik igarotzen dira.
Harana ibaira isurtzen diren hainbat errekek gurutzatzen dute udalerria : Marmareko erreka, Lartasso eta Eiheraxaharko errekak (eta honen ibaiadar den Ithurriaga erreka).
Biduzera isurtzen direnen artean, aldiz, Lihurri eta Arberoa dira aipagarrienak.
Udalerri mugakideak [aldatu]
- Gixune iparraldean
- Ahurti eta Hazparne mendebaldean
- Bastida eta Oragarre (Nafarroa Beherea) hegoaldean
- Bidaxune (Nafarroa Beherea) ekialdean.
- Hastinga (Landak, Okzitania) ekialdean.
Etxeak eta auzoak [aldatu]
|
|
|
Toponimia [aldatu]
Historia [aldatu]
Bardoze Agramondarren dukerriaren menekoa zen baroierria izan zen Erdi Aroan.[1] 1790. urtean, aldiz, egoera administratiboa aldatzean, Gixune eta Bardoze herriek osaturiko kantonamendu baten burua izan zen, Uztaritzeko barrutiaren azpikoa izan zena.
Demografia [aldatu]
|
|||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
2004ko biztanleria INSEEk emandako behin-behineko datua da
Ekonomia [aldatu]
Nahiz eta udalerriaren ekonomiaren oinarria laborantza izan, XIX. menderarte Bardoze oso ezaguna zen bertan egiten ziren hilarriak zirela-eta.
Kultura [aldatu]
Hizkuntza [aldatu]
Udalerri honetako eremu ia osoan euskara izan da tokiko hizkuntza. "Xarnegu-herrian"[2] dagoenez okzitaniera ere neurri apal batean presente dago: gaskoiera-hiztun bakanak batez ere Aturri ibaitik hurbil dauden auzoetan daude.
Gaskoierazko esaera zahar batek honela esaten du[3]:
Que bas entau Bidache ? Pot de grache. Que bas entau Bardos ? Chuque aquét os. A Bardos que minja la carne e que dachen lous os.
Hau da :
Bidaxunera zoazela ? Gurin-potea. Bardozera zoazela ? Xurgatu hezur hau.
Ondasun nabarmenak [aldatu]
- Sala gaztelua XVII. mendekoa da.
- XVI, XVII eta XVIII. mendeko hainbat baserri daude herrian.
- Herriko Etxe zaharra, 1982. urterarte erabili zena, XVIII. mendeko eraikina da.
- Miremont jauregia XV. mendekoa da. Bertatik, Landak eta Pirinioak ikus daitezke.
- XV. mendeko errota bat ere badago.
- Jasokundearen eliza XIX. mendean izan zen berreraikia, baina oraindik XIII. mendeko atari erromanikoa kontserbatzen du. Herriguneko punturik altuenean dago kokaturik, 128 metrotako altueran.
Bardoztar ospetsuak [aldatu]
- Salvat Ihartze ustez Bardozen jaio eta 1601ean hil zen elizgizona.
- Dominique Lizabe itsasgizon eta kortsarioa.
- Valentin Salha (1758-1841) Salha jauregiko zaldun, itsasontzi-kapitain eta militarra.
- Mixel Labegerie (1921-1980) politikari eta kantariaren familia bertakoa zen.
- André Dassary (1912-1987) kantariak harreman estua izan zuen Bardozerekin.
- Killers heavy metal taldea herri honetan sortua da.
Erreferentziak [aldatu]
Kanpo loturak [aldatu]
|
|||||||