Bargota
|
Bargota |
|||
|---|---|---|---|
|
|
|||
| Izen ofiziala | Bargota | ||
| Estatua Erkidegoa Merindadea Eskualdea |
Espainia Nafarroako Foru Erkidegoa Lizarrako merindadea Vianaldea |
||
| Alkatea | Gregorio García Mendaza (kudeaketa batzordea) |
||
| Herritarra | bargotar | ||
| Koordenatuak | 42°33′40″N 2°18′43″W / 42.56111°N 2.31194°WKoordenatuak: 42°33′40″N 2°18′43″W / 42.56111°N 2.31194°W | ||
| Eremua | 25,42 km2 | ||
| Garaiera | 587 m | ||
| Distantzia | 74 km Iruñera | ||
| Posta kodea | 31229 |
||
| Biztanleria | 327 bizt (2009) | ||
| Dentsitatea | 12,86 bizt/km² | ||
Bargota Nafarroako mendebaldean dagoen udalerria da, Lizarrerrian eta Erriberan kokatutakoa. Nafarroako hiriburutik 74 kilometrora kokatzen da eta 2009ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera 327 biztanle ditu.
Eduki-taula |
[aldatu] Inguru naturala eta kokapena
Bargota, Tuterako merindadearen hegoaldean kokatzen da. Herrira heltzeko NA-111 errepidea hartu behar da Viana-Lizarra norabidean. Ondoren, zazpi kilometrora, ezkerrantzko errepidea hartu, eta hiru kilometroren ondoren Bargotara ailegatzen da.
Mendebaldean Azuelo, Aras eta Viana, ekialdean Esprontzeda, Armañantzas eta Mendabia, iparraldean Torralba del Rio eta hegoaldean Errioxako Autonomia Erkidegoa mugakide ditu.
[aldatu] Klima eta landaredia
Bargota, klima mediterranearraren eta atlantiarraren arteko trantzisiozko klima dauka. Urteko batez besteko tenperatura 10 eta 13 gradu artekoa eta prezipitazioak 500 eta 1.000mm bitartekoak dira. Herrigunean 600mm jausten diren arren, udalerriko gunerik menditsuenetan, prezipitazio ugariagoak izaten dira. Urteroko egun euritsuak 60 eta 100 bitartean izaten dira, kokagunearen arabera.
Jatorrizko landareditik amezti eta haritzen bat baino ez dira kontserbatzen, arteak erabat desagertu ziren nekazaritzaren hedapenarekin, eta XIX. mendetik aurrera, 18 hektarea pinu birlandatu ziren.
[aldatu] Estazio meteorologikoa
Herrigunearen kanpoaldean, itsasoaren mailatik 375 metrora, Espainiako Nekazaritza ministerioaren estazio meteorologikoa dago.[1]
[aldatu] Historia
Bargotako lehen giza arrastoak "El Castejon" izeneko aztarnategiak aurkiturikoak dira. "El Castejon" keramika arrastoak aurkitu diren antzinako herrixka zelta izan zen. Nafarroako erresuma eta Gaztelaren arteko gerren eraginez, Bargotak independentzia galdu eta 1219. urtean Santxo VII.a erregeak Vianari anexionatu zizkion ondoko herri guztiak. Erregearen agindua bete ez zuten herri bakarrak Bargota eta Aras izan ziren.
Urteetan zehar, Bargotan hainbat aldiz aldarrikatu zuen Vianatik banatzeko bere nahia, baina Santxo VII.aren agindua bete beharrekoa zela eta ezeztatu egiten zuten behin eta berriro Bargotaren banaketa. Azkenik, 1818. urtean udalerri independiente bihurtu zen.
[aldatu] Kondairak
[aldatu] Ekonomia
Aguilar Kodes eta Azuelo udalerrien artean, Las Llanas de Codés izeneko gunean, Nafarroako gobernuak eraikitako "Codés Azuelo" izeneko parke eolikoa dago. Instalaturiko potentzia 43,20 megawatteko da eta parkearen jabea Acciona Energia da gaur egun.
[aldatu] Azpiegiturak
2003an elektrizitatearen Espainiako kudeatzaile publikoa den Red Eléctricak Castejón eta Gasteiz artean 400.000 volteko goi-tentsio linea bat eraikitzeko proiektua proposatu zuen. Proiektu horren arabera 46 metroko goi-tentsio dorreak eraikiko ziren Lizarraldeko hainbat udalerri zeharkatuz[2]. 2008an proiektuaren aurkako talde bat sortu zen, eta 2010eko urtarrilaren 31n proiektuaren inguruko bozketa antolatu zen Arabako bost herri eta Nafarroako hogei herritan. Ezezko botoak %98,9 izan ziren[3].
[aldatu] Ondarea
- Andre Mariaren eliza: estilo gotiko-errenazentistako eliza da, 1550. urtean eraikia. Jatorrizko egitura osorik mantentzen da. Barruan, Esklabotzako Ama Birjina dago.
- Puiuko Ama Birjinaren baseliza: XIX. mendean eraiki zen, XVI. mendeko beste eraikin baten gainean.
[aldatu] Demografia
| 1897 | 1900 | 1910 | 1920 | 1930 | 1940 | 1950 | 1960 | 1970 | 1981 | 1991 | 2001 | 2006 |
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| 615 | 622 | 633 | 668 | 703 | 745 | 792 | 731 | 586 | 455 | 423 | 368 | 359 |
2008ko erroldaren arabera, lau etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %1,16a (Nafarroako batez bestekoaren azpitik).
[aldatu] Ekonomia
Bargotako ekonomiaren ardatza nekazaritza izan da betidanik, eta bereziki ardogintza, Errioxako ardoaren jatorri-izendapenaren barne. Mendeetako aurrerapenen ostean, gaur egungo mahats-biltzeak zerikusi gutxi dauka antzina egiten zenarekin, mekanizazioak mahatsaren biltzea erraztu eta azkertu egin baitu. Bargotan upategi bat dago 1990eko hamarkadaren hasieratik "Biurko Gorri" izenekoa.
Barazkien landaketari dagokionez Nafarroako bestelako herrietan baino garrantzia gutxiago dauka, eta gehienbat, zainzuri, piper eta artora mugatzen da.
[aldatu] Politika
[aldatu] Alkateak
| 1979-1983 | ||
| 1983-1987 | ||
| 1987-1991 | ||
| 1991-1995 | ||
| 1995-1999 | ||
| 1999-2003 | Marta García Llorens | Kudeaketa batzordea (k.b.) |
| 2003-2006 | Saturnino Fernández | k.b. |
| 2006-2007 | Gregorio García Mendaza | k.b. |
| 2007-2011 | Gregorio García Mendaza | k.b. |
| 2011- | Gregorio García Mendaza | k.b. |
[aldatu] Udal hauteskundeak
Azken urteetan ez da zerrendarik aurkeztu[4]. 2006an kudeaketa batzordearen izenean kargua hartu zuenetik herriko alkatea Gregorio García Mendaza da; beste sei lagun ere zinegotziak dira[5].
[aldatu] Udaletxea
- HELBIDEA: Errege kalea, 22
[aldatu] Azpiegitura eta garraioak
La Estellesaren Donostia eta Logroño bitarteko lineak (NA-10 zenbakiko emakida) geltokia dauka herrian. Lineak honako ibilbidea egiten du:
- Irun - Donostia - Tolosa - Etxarri Aranatz - Lezaun - Abartzuza - Bearin - Legarda - Obanos - Gares - Zirauki - Lizarra - Aiegi - Los Arcos - El Busto - Santsol - Bargota - Viana eta Logroño
[aldatu] Euskara
Nafarroako gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera Bargota eremu ez-euskalduneko udalerria da, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania da. 2001eko erroldaren arabera, herritarren %2,74k zekien euskaraz hitz egiten.
[aldatu] Jaiak eta ospakizunak
Bargotako jaiak irailaren 8tik hurbilen dagoen asteburuan ospatzen dira Nievako Ama Birjinaren omenez. Jaietako egun nagusia irailaren 8a da, Ama Birjinaren eguna. Egun horretan, herritarrek Ama Birjinaren irudia ateratzen dute herriko kaleetan zehar prozesioan.
ean bestalde udaberriko jaiak antolatzen dira, Poioko Ama Birjinaren omenez, normalean San Isidroren osteko lehen igandean. Bargotarrak Ama Birjinaren baselizara joaten dira, eta meza entzun ostean, ondoko frontoian bazkari herrikoia antolatzen da.
Ospatzen diren beste jaiegunen artean San Sebastian (urtarrilaren 20an), eta Corpus Christi eguna daude.
[aldatu] Kondairak
[aldatu] Ikus, gainera
[aldatu] Erreferentziak
- ↑ Nafarroako Meteorologi Agentziaren webgunea.
- ↑ http://sites.google.com/site/nolineadealtatension/Home/RATplanoAldizk.pdf?attredirects=0
- ↑ http://www.elcorreo.com/vizcaya/20100201/alava/votantes-rechaza-linea-alta-20100201.html El Correo Español egunkariaren webgunea
- ↑ Noticias de Navarra egunkariko albistea 2007az.
- ↑ Bargota 2011n Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioaren webgunean.
[aldatu] Kanpo loturak
- (Gaztelaniaz) Bargotari buruzko informazioa Nafarroako gobernuaren webgunean.
- NA-7206 errepidea Bargota parean Google Street View-n.
|
||||||||||||||||