Barizela-zoster birus
Wikipedia(e)tik
-
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Barizela-zoster birusa gizakia eta animaliak infektatzen dituen birus bat da. Herpesbirusen taldean sailkatzen da, eta gizakian bi patologia desberdinak eragiten ditu: barizela eta herpes zosterra.
Beste Herpesbirus bezala, barizela-zoster birusak urte askotan latentzia egoeran iraun dezake ostalariaren zeluletan, harik eta une jakin batean berpiztu arte. Horregatik esaten da herpes-zosterra barizelaren ondorio berantiarra dela, gaitz hori agertzen baita barizela pasatu eta urte batzuk geroago.
Barizela-zoster birusa gizakia infektatzen duten 8 Herperbirusen bat da. 1958. urtean isolatu zuten birus hau lehenengoz.