Barkamena, kondena, tortura

Wikipedia, Entziklopedia askea
Barkamena, kondena, tortura
Datuak
IdazleaJoxe Azurmendi (2012)
Argitaratze-data2012
GeneroaSaiakera
Jatorrizko izenburuaBarkamena, kondena, tortura
ArgitaletxeaElkar
HerrialdeaEuskal Herria
ISBN978-84-9027-007-3

Barkamena, kondena, tortura Joxe Azurmendi filosofoak idatzitako saiakera liburua da. Liburuan Euskal Herriko egoera politiko-morala aztertzen da eta, gaiari dagokionez, Demokratak eta biolentoak, Oraingo gazte eroak eta Euskal Herria krisian bezalako liburuen multzoan ipini daiteke. Liburuak lantzen duen gai nagusia Estatuak burutzen duen kontzientziaren kontrola da, garai batean Elizak egiten zuen moduan. Kontzeptuen erabilera maltzurra[1], ustezko intelektual eta komunikabideen laguntzarekin, eta politikoek darabilten moralismo politikoa, hau da, auzi politikoak etikaren esparrura iraiztea, salatuko du:

« Hori da gure miseria: politika moralera ihesi, morala politikaren morroi, zuzenbidea moralaren guardia zibil. Bakoitza autonomo eta hirurak elkarren osagarri izan behar zuketenak, bata bestearen kaltetan kakanahastuta.[2] »


Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Erru kolektiboa kontzeptuari begiratuko dio Die Schuldfrage testua (Jaspers, 1946) oinarri hartuta, ik. "Bakearen inguruko diskurtsoaren jasangaitza" kapitulua, 10.or.
  2. Elkarrizketa Joxe Azurmendirekin, hAUSnART 2: 170

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Agirre, L.: Joxe Azurmendirekin solasaldia jakingunea webgunean.
  • Azurmendi, J. 2013: Berrogeita hamar urte idazlanean, RIEV, 58 (2): 260-283.
  • Jimenez, J. eta Olariaga, A. 2010: Joxe Azurmendi. Askatasunaren pentsalaria, Hegats, 45: 163-182.
  • Olariaga, A. 2020: Nola pentsatu etika orain eta hemen?, Jakin, 237/38: 85-96.
  • Soto, I. 2020: Don't Think of 'Foro de Ermua', Jakin, 237/38: 111-119.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Literatura Artikulu hau literaturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.