Barkoxe
|
Barkoxe |
|
|---|---|
| Izen ofiziala | Barcus |
| Estatua Eskualdea Departamendua Barrutia Kantonamendua |
Frantzia Akitania Pirinio Atlantikoak (64) Oloroe-Donamaria Maule-Lextarre |
| Alkatea | Jean-Marc Baranthol (2008-2014) |
| Herritarra | Barkoxtar |
| Koordenatuak | 43°11′N 0°46′W / 43.183°N 0.767°WKoordenatuak: 43°11′N 0°46′W / 43.183°N 0.767°W |
| Eremua | 46,93 km2 |
| Garaiera | 176 m – 793 m |
| Distantzia | 14 km Maule-Lextarrera |
| Posta kodea | 64130 |
| INSEE kodea | 64093 |
| Biztanleria | 741 bizt |
| Dentsitatea | 15,79 bizt/km² |
Barkoxe Zuberoako udalerri nagusietakoa da, Basabürüan kokatua. Lurraldeko hirugarren udalerri populatuena da, Maule-Lextarre eta Sohütaren ondoren. 774 biztanle zituen 1999an (1896an 1.610).
Eduki-taula |
[aldatu] Geografia
[aldatu] Ingurune naturala
Haranbeltzeko basoaren zati bat udalerriko lurretan dago.
[aldatu] Hidrografia
Barkoxe zeharkatzen dute Joos ibaiak eta haren ibaiadarrek. Hona hemen ibaiadarrak:
- Bouhateko erreka
- Etxantxu
- Handia
- Ibarra erreka (7 km.) eta haren ibaiadarrak:
- Ibarra erreka (4,4 km.) eta haren ibaiadarrak:
- Askontxilo erreka
- Athaketa
- Letxegita eta bere ibaiadarra:
- Ilharra
- Ibarra erreka (4,4 km.) eta haren ibaiadarrak:
- Oihanart
- Sulu
- Sustaris
Badira Lausseten ibaiadar batzuk ere, udalerria zeharkatzen dutenak:
- Askania
- Ibarle erreka eta haren ibaiadarra:
- Anbelseko erreka
Bestetik, Bitole errekak ere udalerria zeharkatzen du.
[aldatu] Etxeak eta Auzoak
- Ahargo Pea
- Agaras
- Barkoxe
- Barnea
- Gaztelondo
- Kaperra
- Larraja
- Maisonave
- Uharte auzoa
[aldatu] Udalerri mugakideak
- Sohüta eta Ospitalepea iparraldean
- Jeruntze, Ustasu, Josibaia eta Sangoine (denak Bearnon) ipar-ekialdean
- Eskiula ekialdean
- Zalgize-Doneztebe eta Arrokiaga mendebaldean
- Aramitze (Bearno) hego-ekialdean
- Atharratze-Sorholüze eta Iruri hego-mendebaldean
- Landa (Bearno) eta Montori hegoaldean.
[aldatu] Toponimia
Herriaren izena, Frantsesez eta okzitanieraz, Barcus da,[1] eta forma hauek izan ditu historian: Barcuys (1384, Nabarrengoseko notarioek[2]), Barcuix (1462, Oloroeko notarioek[3]), Sent-Saubador de Barcuix (1470 inguruan, Ohixen kontratuak[4]), Barcoys (1520, Zuberoako ohitura[5]), Barcux (1580, Lüküzeko paperak[6]) eta Barcinx (1650, Gouvernement Général de Guienne et Guascogne et Pays circonvoisins izeneko eskutitza).
Uhart auzoaren toponimoa 1520ean Zuberoako ohituran[5] agertzen den baserriaren izena da.[1]
[aldatu] Historia
Barkoxen Zuberoako bizkonderriaren menekoa zen abadetxe laikoa zegoen. Han, errege-epaitegia edo bailego zegoen,[1] eta haren epaiak Lextarreko gortera apelatu zitezkeen. 1790. urtean Maule-Lextarreko barrutiaren menekoa zen kantonamendu bateko buru izan zen Barkoxe. Kantonamendu horretan, Barkoxez gain Arrokiaga eta Ospitalepea herriak zeuden. 1879. urtean, altxor bat aurkitu zen, zeltiberiar txanponez osatua, K. a. 400-100. urteen ingurukoa.
Barkoxen bazen Arbailetako mezulari-zerbitzua edo messagerie,[1] Basabürüa eta Pettarra arteko Zuberoako eskualdea (Zalgize-Doneztebe, Altzürükü eta Barkoxe berak osatuta).
[aldatu] Demografia
|
|||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
[aldatu] Alkateak
| Agintaldia | Auzapezak | Alderdia | Lanbidea |
|---|---|---|---|
| 1935-1954 | Ambroise Bethular | ||
| 1954-1989 | Jean Baptiste Jauregiberri | ||
| 1989-1995 | François Uturri | ||
| 1995-2001 | Jean Barneix | ||
| 2001-2014 | Jean-Marc Baranthol |
[aldatu] Ekonomia
Barkoxeko ekonomia laborantzan dago oinarrituta (polilaborantza eta artzaintza).
[aldatu] Kultura
2009an Barkoxek maskarada[7] antolatu zuen.
[aldatu] Ondasun nabarmenak
- Lamiñen ziloa: leizea.
- Jasokundearen elizak Erdi Aroan du jatorria, nahiz eta XIX. mendean berreraikia eta XX. mendean berriztatua izan zen.[8]
[aldatu] Ekipamenduak
Udalerriak haur-eskola bat du Barkoxe auzoan.
[aldatu] Barkoxtar ospetsuak
- Pierre Topet, Etxahun (1786-1862), idazlea.
- Maddi Oihenart (1956-) abeslaria.
- Léon Urthuburu, Frantziako kontsulorde Guayaquilen. Honek 1860ean Galapagoetako Floreana uhartearen jabetza utzi zion jaioterriari. Hala eta guztiz ere, herriak ez zuen inoiz uharteaz jabetu[9]
[aldatu] Erreferentziak
- ↑ a b c d Paul Raymond: Dictionnaire topographique Béarn-Pays Basque.
- ↑ Nabarrengoseko notarioek - Archives départementales des Pyrénées-Atlantiques
- ↑ Oloroeko notarioak. Archives Départementales des Pyrénées-Atlantiques.
- ↑ XV. mendeko Zuberoako notarioa zen Ohixen kontratuak. Archives Départementales des Pyrénées-Atlantiques.
- ↑ a b "Coutume de Soule de 1520", 1760ean Pauen argitaratua.
- ↑ Lüküzeko paperak. Archives Départementales des Pyrénées-Atlantiques.
- ↑ «Abian dira Xiberoko maskaradak», Euskal Kulturaren Ataria, 2009-02-01.
- ↑ Mérimée datu-basea
- ↑ Philippe Veyrin, Les Basques, 76. orr. - Arthaud, 1975. ISBN 2-7003-0038-6
