Barney McKenna

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Barney McKenna
Barney McKenna
Barney McKenna banjojotzailea 2006an Eindhoven hirian.
Datu pertsonalak
Izen osoa Bernard Noël McKenna
Ezizena Banjo Barney
Jaio 1939ko abenduaren 16a
Irlandako Errepublika Donnycarney, Dublin (Irlanda)
Hil 2012ko apirilaren 6a
Irlandako Errepublika Howth, Dublin (Irlanda)

Bernard Noël Banjo Barney McKenna (1939ko abenduaren 16a, Donnycarney, Dublin - 2012ko apirilaren 6a, Howth, Dublin) irlandar banjojotzaile bat izan zen, musika tresna horretaz gain mandolina eta akordeoia ere jotzen zituelarik, halere banjoa jotzen agitz trebea zen. Zalantzarik gabe, nazioartean The Dubliners irlandar folk musika taldeko kide izateagatik ospetsua zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Barney McKenna musikaria 1939ko abenduaren 16an Irlandako Dublin hiriko Donnycarney auzoan jaio zen, musikari familia batetan hazi zelarik. Hasiera batetan mandolina oso gustukoa zuen musika tresna izan zenez eta hura erosteko aukerarik ez zuzenez, banjoa jotzen ikasi eta musika tresna hau jotzen benetazko maisu bilakatu zen.

MacKenna Irlanda nahiz mundu osoko banjojotzaile onenetakoen artean sailkatu ohi zen, jada 12 urterekin Dublingo kabaret eta musika kontzertuetan jo ohi zuen.

1962. urtetik aurrera The Dubliners musika taldearekin O'Donoghue's Pub tabernan jotzen hasi eta Ronnie Drew, Luke Kelly, John Sheahan eta Ciaran Bourkerekin batera taldekide nabarmena bilakatu zen.

The Dubliners taldearekin jotako irlandar musika herrikoietik at, Barney noizbehinka jazz musika ere jo izan zuen.

2012ko apirilaren 5an goizaldean eta ustekabean Dublin hiriko Howth auzoko bere etxean zendu zen.

Izaera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Barneyk izaera oso umoretsu eta lasaia zuen, patxadaz solasteko beti prest eta xelebrekeri edo txantxaren bat kontatzeko gaitasun paregabea zuen. Barneyri jazotako gertaera, ateraldi eta pasarteei The Dubliners taldeko gainontzeko kideek Barneykeriak (Barneyisms) izenez bataiatu zituzten, musika taldeko zaletu eta jarraitzaileen artean mitikoak eta ospetsuak bilakatu zirelarik.

Aipagarria da Barneyren taldekidea eta lagunmina izan zen Jim McCann musikariak Barneykeria horiek bildu eta liburu batetan argitaratu zituela.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]