Manfred von Richthofen

Wikipedia, Entziklopedia askea
Baroi Gorria» orritik birbideratua)
Manfred von Richthofen

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakManfred Albrecht von Richthofen
JaiotzaWrocław1892ko maiatzaren 2a
Herrialdea Prusiako Erresuma
HeriotzaVaux-sur-Somme1918ko apirilaren 21a (25 urte)
Hobiratze lekuaSouth Cemetery Wiesbaden (en) Itzuli
Heriotza modua: guduan hila
Familia
AitaAlbrecht Freiherr von Richthofen
AmaKunigunde von Schickfus und Neudorff
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaRoyal Prussian Main Cadet Institute (en) Itzuli
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakhegazkinlari militarra eta ofizierra
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Adar militarraImperial German Air Service (en) Itzuli
Graduacavalry master (en) Itzuli
Parte hartutako gatazkakLehen Mundu Gerra

IMDB: nm0902866 Find a Grave: 4333 Edit the value on Wikidata

Manfred Albrecht Freiherr von Richthofen (Breslau, Alemaniar Inperioa, gaur egun Polonia, 1892ko maiatzaren 2a - Vaux-sur-Somme, Frantzia, 1918ko apirilaren 21a), askoz ere ezagunagoa Baroi Gorria ezizenaz, alemaniar militar eta hegazkin pilotua izan zen. Lehen Mundu Gerran etsaien laurogei hegazkin eraistea lortu zuen. 1918ko apirilaren 21ean, Frantziako iparraldean dagoen Somme ibaitik hurbil, lurrera eraitsi eta hil zuten.

Alemaniarren heroi, arerioek ere errespetu handia izan zioten Lehen Mundu Gerran, zauritutako biktimei alde egiten uzten baitzien. 1917ko apirilean, haren unitateak 151 britainiar abioi eraiste lortu zuen; aldiz, beraiek 66 besterik ez zuten galdu. Horregatik jaso zuen Merituaren domina.

Erabili zituen Albatros D.II biplanoak eta Fokker Dr.I triplanoak maniobra eta piruetak egiteko gaitasun handia zuten, baina Albatros tipoak garaipen gehienak eman zizkion.

Wolfram von Richthofen haren lehengusua izan zen, nazi fanatikoa eta alemaniar armadaren mariskal gazteena. Espainiako Gerra Zibilaren garaian, Gernika bonbardatu zuen Kondor Legioaren buru izan zen[1].

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Manfred Albrecht Freiherr von Richthofen Breslaun jaio zen, Alemaniar Inperioan, gaur egun Polonian, 1892ko maiatzaren 2an. Aita Albrecht Freiherr von Richthofen (1859-1920) zaldun ofiziala izan zuen eta ama, berriz, Cunegunda (1868-1962) eta bikotearen lau seme-alabetatik zaharrena izan zen. Senideak bera bezala eraso-pilotoa zen Lothar (1894-1922), Bolko (1903-1971) eta Elizabeth (1890-1963) (Ilse) izan zituen.

Bederatzi urte besterik ez zituen, sendia Schweidnitzera (gaur Polonian) aldatu zenean bizitzera. Ehiza eta ekitazioa izan zituen zaletasun nagusi eta, 11 urterekin, ehizeko batida handietan parte hartzen hasia zen.

Aristokrata lurjabe familia bateko kide zen eta kargu handia izandakoa zen prusiar zalditeriko Ulan 12. erregimenduan. Manfred eta anaia Lothar aitaren bidean hasi ziren, armada inperialean izena emanda. Ehiza eta ekitazioan segitu zuen Manfredek eta, kadete heziketa bukatu zuenean, Ulan zalditerian izena eman zuen: hiru urte geroago, lehen erregimenduaren teniente egin zuten.

Lehen Mundu Gerra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Albatrosa

Lehen Mundu Gerra garaian, von Richthofen zalditeriatik (Burdinazko Gurutzearen kondekorazioa lortu zuen han) infanteriara aldatu zen eta, gero, hegazkingintzara. Ez zen beste munduko gauzan izan akademian, baina gaitasun handia erakutsi zuen borrokan eta, hasieran ekialdeko frontean behaketa eta argazkietara bakarrik dedikatu bazen ere, berak abentura zen nahi zuena.

Luftstreitkräften, beste hegazkinlari handi bat ezagutzeko aukera izan zuen, Oswald Boelcke[2]. Honek aukeratu zuen Jagdsstaffel ehiza-eskuadroirako eta, bere lehen borrokan, garaipena lortu zuen, jada. 1916ko irailaren 17an izan zen, Cambrain, Frantzian. Hasiera-hasieratik nabarmendu ziren bere ikusmen zorrotza eta arriskuari aurre egiteko berezko gaitasuna eta kideek, abioi baten mandoak eskuan hartzen zituenean, haren nortasun sendoa goraipatzen zuten. Hurrengo hogei hilabeteetan, Lehen Mundu Gerran alemaniar abiazioan izan zen piloturik ospetsuena izan zen von Richthofen eta Boelckek berak baino garaipen gehiago lortu zuen, 40. Sona handia hartu zuen bere Fokker Dr.I gorrian eginiko balentriengatik. 80 hegazkin britaniar eraistea lortu zuen[3]. Hamaikagarren garaipenean, Lanoe Hawker britainiarraren biplanoa eraitsi zuen eta, 1917ko urtarrilean, Pour le Mérite Gurutzea jaso zuen.

Jasta 11.a Zirko Hegalaria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1917an, Zirko Hegalaria deituriko Jasta 11.aren agintea eman zioten; izen hori eman zien osatzen zuten 14 hegazkinen kolore biziei erreparatuz, behar zen lekuraino, zirkoa bailitz, trenez garraiatzen zituztenak. Baroi Gorria deitu zioten, haren hegazkinak kolore hori zuelako[4]. Arerioak urrutitik ezagutzen zuten eta beldurra zioten, miresmenaren pareko. 58 bat misio gidatu zituen, denak arrakastaz, eta 80 bat abioi eraitsi, sekula inork lortu gabeko markak. Apirilean, berak bakarrik, 20 bat bota zituen lurrera eta, bere pean zeudenek liderrak portaera suizida zuela zioten.

Handik gutxira, Jasta 4, 6, 10 eta 11.az osatuta zegoen JG 1 lideratzeko enkargua eman zioten. Unitate horrek etsaien 644 bat abioi eraitsi zituela pentsatzen da, eta beraietako 56 soilik galdu. Anaia Lothar ere ez zen makal ibili, 40 garaipen izan zituen-eta, Kurt Wolffek 33 eta Karl Allmenroderrek 30. Denei eman zieten Pour le Mérite Gurutzea.

Larri zauritua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1917ko uztailaren 6an, bala batek eman zion garezurrean eta garunean zauri larria eragin zion.

Susperraldiko egunetan, idazteari eman zion eta Abioi Gorria idatzi zuen.

Buruan benda luzez eraman bazuen ere, lortu zuen hegan segitzea, baina ez zuen lehengo trebezia. Heriotzaren arriskuak ez zuen atzararazten eta, bere manualean idatzita utzi zituenaren arabera, kontu handiz jarraitu beharreko arauak hausten zituen behin eta berriro. Buruko min handiak izan zituen betirako[5].

Pozik hartu zuen Fokker Dr.I triplanoa eta gorriz margotu zuen hura ere.

Heriotza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Richthofenen hiletak

Iturri batzuen arabera, Roy Brown kanadiarrak hil zuen alemaniar pilotua[6] baina, beste batzuen arabera, William John "Snowy" Evans australiar infanteria soldaduak egin zion tiro lurretik eta horrela hil zen Baroi Gorria[5]. Bala bularraren eskuinaldetik sartu zitzaion eta biriketan, gibelean, bihotzean, aortan eta abar egin zizkion kalteak bere bidean. Berehala hil zen.

Arerioen artean ere, ofizial gehienek zioten errespetu handia von Richthofeni eta, hiletetan, ohore militar handiak egin zizkioten. 1918ko apirilaren 22an, Amienstik gertu zegoen Bertanglesko hilerrian eman zioten lur. 209. eskuadroiko Baroi Gorriaren gradu bereko sei kideren artean eraman zuten hilkutxa eta australiar soldaduek armak aurkeztu zizkioten.

20ko hamarkadan, Frantzian hilerri militarra eraiki zuten Fricourten eta alemaniar militar asko eraman zituzten hara, Richthofen tartean. 1925ean, ordea, Bolko anaia gazteak Alemaniara eraman zuen, Schweidnitzeko hilerrira, aita eta anaia Lothar zeuden tokira, baina alemaniar gobernuak Berlingo Invalidenfriedhof hilerrian uzteko eskatu zioten, han baitzeuden militar heroi asko, eta familiak ez zuen ezezkorik esan.

Geroago, naziek hilobiaren inguruko zeremonia handi bat antolatu zuen eta hilarri berria jarri zioten: Richthofen jartzen zuena[5].

Gerra Hotzaren garaian, Invalidenfriedhof Berlinen sobietar aldearen mugan zegoen eta iheslariei zuzenduriko tiro ugari jaso zituen Baroiaren hilarriak.

Azkenean, 1975ean, Manfred von Richthofenen hondakinak Wiesbadeneko Südfriedhofera eraman zituzten, haren familiaren ondora. Epitafioan zera dio:

« Hemen datza adore handiko gizona, arerio noblea eta ohore handikoa. Bakean deskantsa dezala.[2] »

Baroiaren heriotzaren ondoren, Wilhelm Reinhardtek hartu zuen Jasta 11.aren agintea, 1918ko uztailean hil zen arte. Hurrengo agintaria, berriz, Hermann Göring izan zen, garaiko hegazkinlari nabarmenetakoa, 22 garaipen lortuta zituena.

Zinema[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]