Barrabas

Wikipedia, Entziklopedia askea
Barrabas 1910eko marrazki baten arabera.

Barrabas (arameoz Bar Abbâ ( בר-אבא), aitaren semea) Itun Berriko fikziozko pertsonaia da. Testuetan azaltzen denez, Barrabas "preso ospetsua" zen[1] eta, Lukasen eta Markosen Ebanjelioen arabera, matxinada batean parte hartu zuen non homizidio bat gertatu baitzen.[2] Jesus Nazaretekoaren prozesuan Pontzio Pilatosek, preso bat askatzeko Pazkoako ohiturari jarraituz, bilduta zegoen jendetzari bata ala bestearen askatasunaren artean hautatzeko eskatu zion. Jendarteak Barrabasen askatasuna aukeratu zuen, eta hala Jesusen heriotza erabaki zen.

Antisemitismoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mendez mende Barrabasen pasartea judutarren aurka jokatzeko erabili izan da. Kondaira horren arabera judu herriak berak erabaki zuen Jesusen heriotza eta, hortaz, horren ardura izan zuen.

Maccobyren teoria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Barrabasen historia nondik datorren ez dago batere garbi. Hyam Maccoby ikertzaile juduak hipotesis bat landu du hori azaltzeko. Maccobyren ustez Barrabas Jesusen izengoitia zen; haren otoitzak egiten zituenean beti "aita" hitzarekin hasten zen, hau da, "Abba", eta hortik izengoitia. Haren arabera, jendartea "Bar Abba" garrasika Pilatosengana joan zenean, berez, Jesus presoaren askatasuna eskatzen ari zen. Teoria hau indartzeko hainbat eskuizkribu erabili izan dira, besteak beste, Origenesek erabilitakoak non "Barrabàs" Iesous Ton Barabban, Jesus Bar Abba edo Jesús Aitaren Semearen etorrera iragartzen zen. Beraz, Barrabas Jesus bera zen eta sortutako kondaira itzulpen oker baten ondorioa litzateke.

Barrabas fikzioan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Itun Berritik at, fikzioaren ikuspuntutik Barrabas oso pertsonaia esanguratsu eta sinbolikoa izan da eta interpretazio ugari izan ditu. Literaturan, zineman, musikan, sarritan erabili da.

Barrabas literaturan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Barrabas zineman[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Jn 18, 40)
  2. (Mc 15,7; Lc 23,19)
  3. http://www.filmaffinity.com/es/film210592.html

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]