Barre des Écrins

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Barre des Écrins
Barre des Ecrins 20060727.jpg
Garaiera 4.102 m
Kokapena FrantziaFrantzia
Koordenatuak 44°55′00″N 6°20′00″E / 44.91667°N 6.33333°E / 44.91667; 6.33333Koordenatuak: 44°55′00″N 6°20′00″E / 44.91667°N 6.33333°E / 44.91667; 6.33333
Barre des Écrins non dagoen adierazten duen Frantzia-ko/-go/-eko mapa
Barre des Écrins
Mendilerroa Massif des Écrins (Dofinerriko Alpeak)
Lehen igoera 1864ko ekainak 25ean, Adolphus Warburton Moore, Horace Walker eta Edward Whymperrek, Michel Croz, Christian Almer zaharra eta Christian Almer gazteak gidari zituztelarik.
Ohiko bidea Glacier Blanc glaziarra

Barre des Écrins, Frantziako Alpeetako mendi bat da, 4102 metroko garaiera duena. Massif des Écrins izeneko mendiguneko mendirik garaiena da. 4.000 metrotik gorako garaiera duen alpetar mendirik hegoalderenekoena da.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Barre des Écrins, Durance eta Isère ibaiaren arroen artean banatzen da. Mendi honen hegoaldeko aurpegia harkaitztsua da, iparraldekoan glaziarra dagoen bitartean, Glacier Blanc glaziarraren iturburua sortuz.

Igoera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Barre de Écrins, lehen aldiz, 1864ko ekainak 25ean igo zen. Lehen igoera hau egin zutenak, Adolphus Warburton Moore, Horace Walker eta Edward Whymper izan ziren, Michel Croz, Christian Almer zaharra eta Christian Almer gaztea gidari bezala zituztelarik. Tradizionalki, Pré de Madame Carletik igotzen da, Ailefroideko haranean. Ohiko ibilbideak, oso-osorik igotzen du Glaciere Blanc glaziarra. Hau, oso ibilbide erabilia da, Dôme des Écrinserako ohiko ibilbidea baita, Alpeetako 4.000 metrotik gorako mendietatik errazen igotzen denetako bat. Refuge des Écrinsen abiatzen da, eta iparraldeko aurpegia igotzen du, ia Lory Saddle mendiaren tontorreraino, 3.974 metrokoa, non Dôme eta Barre mendietaranzko bideak banatzen diren. Barreranzko igoerak, malda harritsu batetatik jarraitzen du bide osoan zehar tontorreraino.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Barre des Écrins Aldatu lotura Wikidatan