Barringer kraterra

Koordenatuak: 35°01′41″N 111°01′24″W / 35.0281°N 111.0233°W / 35.0281; -111.0233
Wikipedia, Entziklopedia askea
Barringer kraterra
Datu orokorrak
Garaiera1.719 m
MotaTalka krater eta turismo-atrakzioa
Azalera1,1 km²
Diametroa1,186 km
Sakonera170 m
215 m
Geografia
Map
Koordenatuak35°01′41″N 111°01′24″W / 35.0281°N 111.0233°W / 35.0281; -111.0233
Estatu burujabe Ameriketako Estatu Batuak
Estatua Arizona
Arizonako konderriCoconino konderria (Arizona)
Garaia50.000 urte
EragileaCanyon Diablo (meteoritoa)

Barringer kraterra edo Meteoroaren kraterra (ingelesez Meteor Crater) AEBetako Arizona estatuko Flagstaff hiritik 55 kilometro ekialdera dagoen meteorito baten talka gunea da.

Krater hau, antzina, Deabruaren arroila (Canyon Diablo Crater) deitua izan zen. Zientzialariek, ohi, Barringer kraterra bezala aipatzen dute, Daniel Barringerren omenez, kraterra, meteorito baten talka baten ondorio izan zela proposatu zuen lehena. Tokia, AEBetako Parke Nazional bat da, eta Monumentu Nazional izendatua izan zen 1967an. Ofizialki, Barringer Meteoritoaren kraterra deitzen da (ingelesez Barringer Meteorite Crater). Meteoroak, atmosferan sartzean erretzen diren espazioko objektuak direnez, eta, Lurraren lurrazalera iristen direnean, meteorito deitzen zaienez, Meteoroaren kraterra izen herrikoia, ingelesezko izenaren itzulpen literala izango litzatekeena, toki honentzako izen oker bat litzateke.

Kraterra, 1740 metroko garaieran dago, eta 1200 metroko diametroa eta 170eko sakonera du. Inguruko ordokien gainetik 45 metro altxatzen den ertz batek inguratzen du. Kraterraren erdialdeak, kraterraren hondo solidoaren gainean, 210 eta 240 metro hondakin artean ditu. Uste denez, krater hau eragin zuen talka, duela 50.000 urte inguru gertatu zen, eta 50 metroko luzera zuen eta 12.000 kilometro orduko abiadan zihoan objektu batek eragin zuen.

Kraterraren eraketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Barringer meteoritoaren kraterra, espaziotik ikusia. NASAren argazkia

Hasiera batean, krater hau, bulkanismoagatik eratu zela uste zen. Princetongo Unibertsitateko bere fisika doktoretzarako, Eugene Shoemaker doktoreak, kraterra, meteorito baten talkaren ondorio zela frogatu zuen, beste ebidentzia batzuen artean, kraterraren barnean koesita eta stishovita zegoelako.

Uste denez, kraterra eratu zuen talka, duela 50.000 urte gertatu zen, Pleistozenoan, Koloradoko ordokiaren klima, hotzagoa eta hezeagoa zenean. Garai hartan, gunea, basodun larre bat zen, non mamut iletsu, megateriumak eta gameluak, bizi ziren, beharbada, gizakirik gabe.

Kraterra eratu zuen objektuak, nikel-burdinezko meteorito bat izan zen, 50 metroko luzerakoa, 12 kilometro segundoko abiadurarekin talka egin zuena, eztabaidagai izan den balio bat. Modelazio bidez, meteoritoak, 20 kilometro segundoko abiadarekin talka egin zuela estimatu zen, baina, azterketa berriagoek, talka, 12,8 kilometro segundoko abiadan gertatu zela diote. Uste da, baita ere, meteoritoaren pisu osoaren gehiena, 300.000 tona inguru orotara, atmosferatik egin zuen bidaian desegin zela, lurrarekin talka egin aurretik.

Talkak, gutxienez 2,5 TNT megatoiko eztanda baliokidea sortu zuen, Hiroshiman, Bigarren Mundu Gerraren amaieran jaurti zen bonba atomikoa baino 150 aldiz gehiago. Eztanda honek, 175 milioi arroka tona zulatu zituen. Talkaren talka uhina, modu hemisferikoan hedatu zen, arroka, goian zein behean eztandaraziz, honela kraterra eratuz. Talkaren energia gehiena, atmosferan askatu zen, eta lurraren gainean talka uhin suntsitzaile bat eratu zuen.

Barringer kraterrean aurkitutako zatirik handiena, kraterraren turismo gunean erakusten dena, Arizonako Flagstaffen

Estimatutako tamainako meteorito batentzat, talkak, arroka gutxi urtu zuen, baina, karbonoa, koesitan, diamanteetan eta lonsdaleitan, krater honetatik gertu txataletan aurkitutako diamante forma bat, bihurtzeko adinako presio eta tenperaturak eragin zituen. Kareharrizko blokeak, 30 tonara ere heltzen direnak, kraterraren ertzetik kanpo jaurtiak izan ziren, eta, talka honen hondarrak, 260 kilometro karratuko azalera batean aurkituak izan dira. Estimatzen denez, talka honek, 5,5 edo gradu gehiagoko tokiko lurrikara bat eratuko zukeen.

Eztandak eta talkak askatutako energia termikoak, 3 edo 4 kilometrora zeuden bizidun guztiak berehalako batean hilko zituen. Talkak, 10 kilometrorainoko distantziara erredura larriak eragiteko haina beroa zen su bola bat eratu zuen. 2000 kilometro orduko abiadan doan talka uhina, 14 eta 22 kilometro arteko erradio batean dagoen oro behera botatzeko adinakoa da, 40 kilometroko erradio batean urakan erako haize indarrez desagertuz.

Meteoritoaren zatirik gehiena, lurrundua izan zen. Nikel-burdin txatal nahiko handiak, harri koskor eta 640 kilo arteko tamaina artekoak, kraterraren inguruko lurrean berreskuratuak izan dira. Nikel-burdinezko tanta txikien zenbait milaka tona, hondar pikorren tamainakoak, kraterrean eta bere inguruan erori ziren, talkak eragindako lurrun metalikozko lainotik kondentsatu ondoren. Hondar horiek aurkitzeko zulatutako fosan, meteoritoaren zati gutxi aurkitua izan zen.

Kraterraren ikuspegi panoramikoa, beheko behaketa plataformatik. Barringer Meteoritoaren Kraterraren turismo gunea, Flagstaff, Arizona.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]