Barrio (filma)

Wikipedia, Entziklopedia askea
An13saBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 21:52, 22 urtarrila 2016

Barrio (euskaraz "Auzoa") 1998ko Fernando León de Aranoa espainiar zinema zuzendariaren filma bat da.

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Javier, Manuel eta Raimundo institutu berdinean ikasten duten gelakide eta lagunak dira. Ez heldu ezta ume ez diren bizitzako adin horretan daude, neskez asko hitz egin, baina haiekin oso gutxi hitz egiten denekoa. Bestalde, auzo berean bizi dira, udako bero sargoria jasan eta arazo asko dituzte. Heuren auzoa adreilu ilun eta arkitektura "satanikoa" duten etxebizitza sozial bloke handiez osatua dago. Han, egiteko gauza gutxi daude, eta abuztuan oraindik eta gutxiago ere. Hiriaren erdigunea oso urruti dago, eta bertaratzeko komunikabideak agitz txarrak dira, hortaz, hiru adiskideak denbora gehiena auzoan iragaten dute. Albistegien arabera hiriko milioika pertsona kostaldera oporrak igarotzera omen doaz. Aldiz, hiru lagunei miloika pertsona horien artean egotea gustatuko litzaieke. Bidai agentzietako erakuslekuak eskeintza tentagarri eta neska beltzaran ipurzabalen irudiez betetzen dira. Hiru lagunek guzti honi lehioak bailiran so egiten diote. Elkarrekin batera auzo hartatik auzotik ateratzea nahiz heldua izateko haztea zein zaila eta latza den ikusiko dutelarik.

Aktoreak

Kanpo loturak