Barry Flanagan
Wikipedia(e)tik
Barry Flanagan (Prestatyn, Gales, 1941eko urtarrilaren 11 - 2009ko abuztuaren 31) galestar eskultore eta poeta izan zen.
Biografia[aldatu]
Arkitektura eta arte plastikoak ikasi zituen. Londresko Saint Martin´s School of Art eskola ospetsuan ikasi zuen, Anthony Caro irakasle zuela. Londresko Rowan galerian egin zuen lehen erakusketa. Material bitxiak erabiltzen zituen, eta izen bitxiak jartzen zizkien bere lanei (ringn, pdreeoo, erpf su). Lanik ezagunenen artean ditu bi hauek: Heap 4 (1968) eta Casb 1,67 (1967).
Erreferentziak[aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.