Barry Lyndon

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Barry Lyndon
Datuak
Jatorrizko izenburua Barry Lyndon
Izenburua euskaraz Barry Lyndon
Urtea 1975
Estreinaldia 1975eko abenduaren 18a
Generoa Abenturazko zinema
Herrialdea  Erresuma Batua
Ameriketako Estatu BatuakAmeriketako Estatu Batuak
Iraupena 184 minutu
Aurrekontua 11 milioi dolar
Banatzailea Warner Bros.
Zuzendaria
Stanley Kubrick
Ekoizleak
Stanley Kubrick
Gidoilariak
Stanley Kubrick
William Makepeace Thackeray idazlearen The Luck of Barry Lyndon eleberrian oinarritua
Aktoreak
Ryan O'Neal
Marisa Berenson
Patrick Magee
Hardy Krüger
Gay Hamilton
Godfrey Quigley
Steven Berkoff
Argazkilariak
John Alcott
Jatorrizko hizkuntza
Ingelesa
Alemana
Frantsesa
Datu gehigarriak
IMDBko fitxa irakurgai

Barry Lyndon 1975eko Stanley Kubrick estatubatuar zinema zuzendariaren filma bat da. Filma honetan honako aktore hauek antzeztu zuten: Ryan O'Neal, Marisa Berenson, Patrick Magee, Hardy Krüger, Gay Hamilton, Godfrey Quigley eta Steven Berkoff. Stanley Kubrick bera ekoizlea izateaz gain, gidoia ere idatzi zuen, horretarako William Makepeace Thackeray idazlearen The Luck of Barry Lyndon eleberrian oinarritu zelarik.

Filma honek lau Oscar Sari irabazi zituen: Argazkigintza onenaren Oscar Saria (John Alcott), Zuzendaritza artistiko onenaren Oscar Saria (Maurice Carter, Lionel Couch eta Patrick McLoughlin), Egokitutako soinu banda onenaren Oscar Saria (Leonard Rosenman) eta Jantzi-diseinu onenaren Oscar Saria (Ulla-Britt Sôderlund eta Milena Canonero).

Martin Scorsese estatubatuar zinema zuzendariak Stanley Kubricken filma guztien artean gogokoena du.

Soinu Banda[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Filmak XVIII. mendeko giroa eta estetika bikain islatu zituen, honi bere soinu bandak ere asko lagundu ziolarik: Georg Friedrich Händel musikagilearen Sarabanda, Giovanni Paisielloren Il barbiere di Siviglia, eta Franz Schubert nahiz Johann Sebastian Bachen hirukoteak. Bestalde soinu banda The Chieftains irlandar folk taldeak jotako Seán Ó Riada musikagilearen Women Of Ireland doinu goxoaz osatu zen.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Irlanda, XVIII. mendea. Barry Lyndon (Ryan O'Neal) irlandar gazte abenturazale da, filma honek garaiko britainiar gizartean duen igoera eta gainbehera deskribatzen ditu. Redmond Barry gaztea xaloa bere lehengusua den Nora Brady (Gay Hamilton) probokatzaileaz maitemintzen da, emakume manipulatzaile hau Quin ingeles kapitain aberatsarekin (Leonard Rossiter) hitzemana dagoenez, Barryk Quinn duelu batean hil egiten du. Ondoren eta kapitaina hil duenez Barry bere ama alargunari (Marie Kean) agur esan eta jaioterritik ihez egiten du, Britainiar gudarostea sartu eta abentura ugari biziko ditu. Denbora batera, Barryk ustezko duelua bera erditik kentzeko bere familiaren trikimailua izan zela eta Quinn kapitaina bizirik eta bere lehengusu Norarekin ezkondu zela jakingo du. Barry gudari gisa Europara joango da, han Prusiaren aldeko espioi gisa lan egin eta beste irlandar bat ezagutu ondoren Britainiaren aldeko kontraespioi eta jokalari profesionala bilakatuko da.

Lady Lyndon (Marisa Berenson) alarguna berataz maitemintzea lortuko du, nahiz eta Barryk hura maite ez. Barry emaztea eta euren semearekiko ezaxolagabea da, aldiz Lord Bullingdon-ek (Leon Vitali) Barry oportunista hutsa dela badaki. Barry gizon ziniko eta senar berekoi batean bilakatu da. Bikoteak beste seme bat du, Bryan David Morley, hau Barry aitaren begikoa da, baina zalditik erori ostean hil eginen da. Lord Bullingdon eta Barryren arteko duelu batean, Barryk hanka bat galdu eta espetxeratzeko mehatxupean, Ingalaterra uzteko proposamena onartzen du. Hainbat urtetan zehar Barry bere amarekin Irlandan bizi ondoren, gainontzeko bizitza Europan zehar jokoan iragaten du.

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]