Barthélemy Prosper Enfantin
Wikipedia(e)tik
Barthélemy Prosper Enfantin (Izengoitia: Le Père Enfantin; Paris, 1796 - ibidem, 1864) frantses ingeniaria izan zen. Sozialista zen, eta Saint-Simonen teoriak zabaldu zituen bere bizitza guztian. Obra publiko ugariren proiektuak egin zituen, Suezko kanalarena, besteren artean. Frantziako burdinbide-sarearen proiektua ere berak egin zuen. Idazki ugari utzi zuen.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.