Barthold Georg Niebuhr
Wikipedia(e)tik
Barthold Georg Niebuhr (Kopenhage, 1776 - Berlin, 1831) alemaniar historialari eta humanista izan zen. Carsten Niebuhr esploratzailearen semea zen. Danimarkako kolonietako administratzaile izan zen 1805era arte, eta urte horretan Prusiaren aginduetara jarri zen. Eragin handia izan zuen historiografia kritikoan. Römische Geschichte, Erromari buruz idatzi zuen historian (1811-1812), ezkutuko kritika bat nabari da Napoleonen inperioaren kontra. Horrez gainera, Kleine Schriften (1828-1843, Idazki laburrak) eta, Griechische Heroengeschichten(1842, Greziako heroien historia), liburuak idatzi zituen.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.