Bartholomeus van der Helst

Wikipedia, Entziklopedia askea
1655eko autorretratua

Bartholomeus van der Helst (Haarlem, 1613 - Amsterdam, 1670) Herbehereetako margolaria izan zen. Amsterdamgo pintore-taldearen sortzailetako bat izan zen. 1640tik aurrera, Rembrandten molde eta estiloa izan zituen eredu. Pertsonen eta pertsona-taldeen erretratuak egin zituen, besteak beste, Amsterdamgo guardiaren bazkaria, Münsterreko Bakea ospatzeko eta San Sebastian kofradiako lau buruzagi. Amsterdam, Rotterdam, Kassel, Dresden, Berlin, Lyon eta Parisko museoetan daude ikusgai haren obrak.

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Bartholomeus van der Helst Aldatu lotura Wikidatan