Bartolomé Bermejo
Wikipedia(e)tik
Bartolomé Bermejo espainiar pintorea izan zen, XV. mendeko bigarren erdikoa. Kordoban jaioa, seguruenik Napolin ikasia, Aragoin lan egin zuen 1475-1477 bitartean, eta Katalunian 1486tik 1498ra. Olio-margoa erabili zuen. R. van de Weydenen eragina izan zuen. Neurri handiko koadroak gogoko zituen, baita hornidura eta kromatismo joria ere. Pertsonaia indartsuak, aurpegi angeluzuzen eta kementsuak nabari dira Bermejoren koadro errealistetan. Lan nagusiak: Santo Domingo de Silos erretaula, Piedad (Bartzelonako katedralean), Adoración de los Reyes (Granadako errege-kaperan).
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.