Bartolomé Ordóñez

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Bartolomé Ordóñez espainiar eskultorea izan zen (Burgos, ? - Bartzelona, 1520). Espainiako Errenazimentuko artista nagusietako bat izan zen, eta bere garaiko eskultore onena, askoren ustez. Badirudi Fancelliren ikasle izan zela. Italian lan egin zuen batez ere, eta nabaria du Michelangeloren eragina. 1515etik aurrera, Bartzelonako katedraleko koruaren burualdeetan aritu zen lanean. Horrez gainera, hainbat lan egin zituen Napoliko, Alcala de Henaresko eta beste zenbait herritako elizetan.


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Bartolomé Ordóñez Aldatu lotura Wikidatan