Bartzelona-Sants geltokia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Koordenatuak: 41°22′46″N 2°08′25″E / 41.379308°N 2.140258°E / 41.379308; 2.140258

Barcelona Sants / Sants Estació
Barcelona.Estacio.Sants.jpg

Barcelona Sants geltokia
Kokapena
Helbidea Plaça dels Països Catalans, z/g; 08014
Udalerria Bartzelona,  Katalunia
Bartzelona-Sants geltokia non dagoen adierazten duen Bartzelona-ko/-go/-eko mapa
Geltokiaren datuak
Kodea 71801
Gunea 1
Irekiera 1979
Bidaiariak 29,4 milioi (2010)[1]
Irisgarria Geltoki irisgarria
Zerbitzuak Ordainpeko aparkalekua Autobus eta Taxi geralekua Igogailua Komunak Kafetegia Jatetxea Kotxe alokairua Posta bulegoa Dendak Telefonoa Itxaron gela Pertsonadun leihatila
Nasa kopurua 7
Trenbide kopurua 14
Jabea Adif
Eragilea(k) Renfe Operadora, TMB
Zerbitzuak
Abiadura handia AVE, TGV, Alvia, Euromed
Distantzia luzea Talgo, Estrella, Trenhotel
Distantzia ertaina Rodalies de Catalunya, Renfe Distantzia Ertaina
Renfe Aldiriak RG1 L'Hospitalet - Portbou
R1 Molins de Rei - Maçanet-Massanes
R2 Castelldefels - Granollers
R2 Nord Aeroport - Maçanet-Massanes
R2 Sud St. Vicenç de Calders - Estació de França
R3 L'Hospitalet - Vic / La Tor de Querol
R4 St. Vicenç de Calders - Manresa
Metroa L3 Zona Universitària - Trinitat Nova
L5 Cornellà Centre - Vall d'Hebron
Bestelakoak TMB: 27, 30, 32, 43, 44, 78, 109, 115
Nitbus: N0
Hiri arteko autobusak: CJ
Bicing
Taxi

Barcelona Sants, Sants Estació edota Sants izenez ere ezaguna, Bartzelonako tren geltokirik garrantzitsuena da, eta Sants-Montjuïc barrutiko Sants auzoan kokatzen da. Eraikina 1979an inauguratu zuen RENFEk, eta gaur egun eraikinaren jabea Adif enpresa publikoa da. Madrilgo Atochako geltokiaren ondoren Espainian bidaiari gehien jasotzen dituen tren geltokia da, urtean 30 milioi lagun hartzen dituelarik, zeinetatik 18 milioi baino gehiagok aldirien zerbitzuak erabiltzen dituztela. Geltokiak Països Catalans eta Joan Peiró plazetatik sarbideak ditu, eta bi solairu ditu, behekoa eta sotokoa. Gainean Barceló Sants hotela dago, eta Joan Peiró plazaren ondoan autobus geltokia.

Geltokiak Renfe Operadora eragileak ustiatzen dituen aldirietako, distantzia ertaineko, distantzia luzeko eta abiadura handiko zerbitzuak biltzen ditu. Bestalde, Bartzelonako metroak badu sarrera bat geltokiaren barruan. Kanpoaldean autobus geltokia dago.

Aintzinean metro geltokiak Roma eta Roma Renfe izenak izan zituen.

Kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Geltokia, itsas mailatik 30 metrora, hurrengo trenbideen barne dago:

  • Zabalera iberiarra duen 200 linea (Madril - Bartzelona trenbidea), Zaragoza eta Lleidatik, 677,6. puntu kilometrikoa.[3]
  • Zabalera iberiarra duen 220 linea (Lleida - L'Hospitalet de Llobregat trenbidea), Manresatik, 369,9. puntu kilometrikoa.[3]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Santsko geltokiaren lehenengo aurrekaria Vallsetik Vilanova eta Bartzelonarako Trenbidea enpresak sortutako La Bordeta eta Sants arteko trenbidea izan zen, 1881. urtekoa. Historian zehar izandako aldaketa eta enpresa arteko fusioen ondoren, trenbide gunea enpresa ezberdinen esku egon zen, horien artean aipagarrienak Tarragonatik Bartzelona eta Frantziarako Trenbideen Konpainia (TBF) eta Madrildik Zaragoza eta Alacanterako Trenbideen Konpainia (MZA).[4] 1897an garaiko Sants udalerria Bartzelona hiriaren parte bihurtu zen.

1967ko martxoaren 15ean ministerio-ordena baten bitartez Bartzelonako trenbide lotura plan berria onartu zen, horren baitan Sants auzoan bidaiarientzako tren geltoki berri bat eraikitzeko plana zegoela, hiriko trenbide garraioa hobeto integratzeko asmoz.[5] Plan honek 1944 urteko planaren aldaketa suposatzen zuen, eta garaiko 171 milioi pezetako aurrekontua zeukan.[5] Hasiera batean geltoki terminal gisa planteatu bazen ere, Sants eta Kataluniako plazako geltokiaren arteko trenbide tunel bikoitza irekitzearekin batera geltokia pasokoa bihurtu zen. 70eko hamarkadan zehar Santsen lanak burutzen amaitu zen, eta era berean hiriko beste geltoki batzuk ixteari ekin zitzaion, hala nola Iparreko geltokia, 1972an itxita. Azkenik, 1979an geltokiko lanei amaiera eman zitzaion.

2007an geltokia abiadura handiko sarean sartu zen, Madril eta Bartzelona lotzen dituen abiadura handiko trenbidearen lanen bukaeraren ondoren.[6] Honek ekarri zuen geltokiko trenbide eta nasen berregituraketa, hainbat trenbide zabalera internazionalera aldatuz, abiadura handian ibili ahal izateko. 2008ko hasieran Adifek Sants eta La Sagrera arteko abiadura handiko tunelaren lanak lizitatu zituen, bi geltokiak lotzeko eta azken hau AVE zerbitzuen helmuga izateko.[7]

Geltokia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sants geltokia 70eko hamarkadan eraikitakoa da, erabilitako materialak altzairua, hormigoia eta beira direla. Behe solairuan (0 solairua) geltokiko zerbitzu guztiak kokatzen dira, eta sotoko solairuan (-1 solairua) trenbideak eta nasak daude, zehazki hamalau trenbide eta zazpi nasa zentral.[8] Nasetara sarbidea eskailera mekaniko zein igogailu bidez egin daiteka, irisgarritasuna bermatuz.

Geltokiko zerbitzuen artean Adifek txartela-salmenta, informazio puntuak, kontsignak eta komunak eskaintzen ditu. Gainera hainbat jatetxe, kafetegi, denda, eta kotxe-alokairu daude. Kanpoan aparkalekuak, taxi eta autobus geralekuak, eta autobus geltokia dago.

Trenbideen erabilerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2003 eta 2007 arteko lanen ondoren geltokiak 14 trenbide ditu, horietatik 6 zabalera internazionalekoak, eta 8 iberiar zabaleradunak. Trenbideotan hurrengo zerbitzuak ematen dira:

  • 1. - 6. trenbideak: AVE, TGV, Avant, Alvia eta distantzia luzeko trenak.
  • 7. - 8. trenbideak: Aldiriko trenak.
  • 9. - 10. trenbideak: Distantzia erdiko, eskualdeko eta aldiriko trenak.
  • 11. - 12. trenbideak: Distantzia luzeko trenak
  • 12. - 14. trenbideak: Distantzia erdiko, eskualdeko eta aldiriko trenak.

Zerbitzuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Abiadura Handia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bartzelona-La Sagrera geltokia martxan jarri arte, Santsko geltokiak jasotzen ditu AVE eta TGV abiadura handiko trenen zerbitzuak, hiria Paris, Madril, Sevilla, Málaga, Lyon, Marseilla eta Tolosa Okzitaniarekin lotuz.

Distantzia Luzea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Distantzia luzeko ibilbidearen zati batean abiadura handian ibiltzen diren Alvia eta Euromed zerbitzuek Bartzelona eta Madril, Zaragoza, Valentzia eta Galizia, Andaluzia eta Euskadi lotzen dituzte.

Ohiko trenbideetatik ibiltzen diren Talgo zerbitzu nazional eta internazionalak ere ibiltzen dira, Murtzia eta Frantziara.

Gaueko zerbitzuei dagokienez, Estrella eta Trenhotel zerbitzuak eskaintzen dira Asturias, Andaluzia, Galizia eta Madrilera.

Argazki galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Bartzelona-Sants geltokia Aldatu lotura Wikidatan