Baruj Benacerraf

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Baruj Benacerraf (Caracas, Venezuela, 1920ko urriaren 29a - Boston, AEB, 2011ko abuztuaren 2a) estatubatuar sendagilea izan zen, jatorriz venezuelarra.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Parisko Janson Lizeoan, New Yorkeko Columbia Unibertsitatean eta Virginiako Medikuntza Eskolan ikasi zuen. 1950etik 1956ra bitartean, Parisko Zientzia Ikerkuntzako Zentro Nazionaleko zuzendari izan zen. Gero, patologia irakatsi zuen New Yorkeko eta Harvardko Unibertsitateetan, eta Bethesdako Immunologia-laborategiko zuzendaria izan zen. 1968tik 1970era bitartean, Alergiaren eta Infekziozko Eritasunen Institutuko immunologia-laborategia zuzendu zuen.

Erantzun immunologikoaren mekanismoak, haien oinarri genetikoa eta eritasun autoimmunean duten eragina ikertu zituen, eta 1980an Fisiologia eta Medikuntzako Nobel saria jaso zuen arlo horretan egindako aurkikuntzengatik.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]