Basabitxilore

Wikipedia, Entziklopedia askea
Basabitxilore
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaAsterales
FamiliaAsteraceae
LeinuaAstereae
GeneroaBellis
Espeziea Bellis perennis
L., 1753
Datu orokorrak
Gizakiak ateratzen dizkion produktuakflower crown (en) Itzuli

Basabitxilorea edo txiribita (Bellis perennis, latinetik: Bellus = polita eta perennis = iraunkorra) Asteraceae familiako landare belarkara da. Lore apaingarria da. Landare honen hostoak jangarriak dira eta entsaladan zein beste barazkiekin egosita jan daitezke. Dituen bertute medizinalak errenazimendutik ezagutzen dira.

Deskribapena

5-25 cm-ko landare iraunkorra da. Koilara itxurako hostoak ditu, zertxobait horztunak eta erroseta zapal batean etarrita. Kapitulu bakartiak ditu, kanpoaldeko kolorez zuriak dira eta liguladunak, erdialdekoak horiak. Martxotik uztailera loratzen da.

Habitata

Belardiak, bidezidorrak, larreak eta leku belartsuak, ia Europa osoa.

Iruditegia

Erreferentziak

Bibliografia

  • Jesus Izco (koor), E.Barrero, M.Brugués, M.Costa, J.A. Devesa, F.Fernández, T.Gallardo, X.Llimona, C.Prada, S.Talavera, B.Valdés. Botánica. Madrid: Editorial McGraw-Hill, 2004. ISBN 84-486-0609-4 (Gaztelaniaz)
  • Bernardo Ticli. El herbario de la salud. Barcelona: Editorial De Vecchi, 2003. ISBN 84-315-1824-3 (Gaztelaniaz)

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Basabitxilore Aldatu lotura Wikidatan