Basailu

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Karlos Orleanskoa basailu baten gorazarrea hartzen.

Basailu, erregimen feudalean, zerbitzu batzuen truke jaun baten babes eta menpean jartzen zen gizabanako askea izan zen[1].

Basailuak jaunari leialtasuna eta laguntza (batez ere militarra) (auxilium et consilium) zin egitearen truke, jaunak lur-sailen bat -feudoa- eman ohi zion[2]. Kontratu sinalagmatiko hau gauzatzeko gorazarrearen erritua egiten zuten. Inmixtio manum eta osculum eta gero, jaunak inbestidura-ekitaldia egiten zuen.

Jaun eta basailuaren arteko harreman hauek gizarte osora zabaltzen ziren, horrela, piramide soziala sortuz. Erregearen basailuak ziren gorenekoak: "basailu handi" edo "koroaren basailu" izenekoak[1].

Behe Erdi Aroan sistema krisialdian sartu zen, batez ere, erregeek bere buruei imperator in regno suo (enperadoreak bere erresuman) aldarrikatu zienean. Burgesiaren sorrera eta goi eta behe nobleziaren arteko ezberdintasunek ere prozesuan lagundu zuten.

Nahiz eta batzuetan nahasi, basailua eta jopua ez ziren parekoak, jopua askea ez zen, jabearen menpekotasun osoan zegoen pertsona, esklaboa, zelako[3].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b   Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa, Basailu, http://www1.euskadi.net/harluxet/hiztegia1.asp?sarrera=basailu .
  2. F. L. Ganshof, "Benefice and Vassalage in the Age of Charlemagne" Cambridge Historical Journal 6.2 (1939:147-75).
  3.   Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa, Jopu, http://www1.euskadi.net/harluxet/hiztegia1.asp?sarrera=jopu .


Historia Artikulu hau historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.