Basakatu
|
|
||||||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Basakatu bat
|
||||||||||||||
| Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||
|
Basakatua felino haragijale ugaztun txiki bat da, Felis silvestris espeziekoa. Afrika, Asiako mendebaldea eta Europan bizi da eta etxeko katuaren espezie bera da. Euskal Herrian ere espeziea ezaguna da. Animalia txikiak ehizatzen ditu, euren artean ugaztun eta txori txikiak.
Etxeko katu asko basora jo eta basakatu bihurtu dira, espezie bera izanda. Hau dela eta, arazo larria sortu da katu hibridoak sortzen direlako eta espezie basatia pixkanaka galtzen delako.
Basakatuak euren esparru naturalean sabana, baso ireki eta estepatan bizi ahal dira. Katurik gehienak marroiak dira marra beltzekin, 50 eta 80 cm artean neurtzen dute eta 3tik 6 kilogramorako pisua dute. Afrikar subespezieak txikiagoak izan ohi dira.
[aldatu] Etimologia
Basakatua da izen arruntena, nahiz eta beste zenbait euskal izen izan. Katapardua eta mendi-katua esate baterako.