Basalarrina Kultura Elkartea

Wikipedia, Entziklopedia askea

Basalarrina Kultura Elkartea Laudioko euskaldunak biltzeko asmoz eta Laudion hizkuntza normalkuntza bultzatzeko eta erdiesteko sortutako elkartea da.

Sorrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Basalarrina Kultura Elkartea, Laudioko Euskaltzaleen Batzarrea izeneko euskara elkartearen ekimenaz sortu zen. Euskara elkartea baino gehiago, euskaldunon elkarte bat osatu nahi zen. Elkartea osatzeko asanblada 1999ko urriaren 20an egin zen. Estatutu eta gainerako dokumentazioa 1999ko abenduan eraman ziren Eusko Jaurlaritzako erregistrora eta beraien erantzuna 2000an jaso zelarik, 2000an bertan hasi zen lanean euskararen normalizazioaren alde. Basalarrina elkartea, beraz, 2000 urtean sortu zela esan dezakegu.

Parte hartzea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Basalarrina Elkartea, sortu zenetik, Topagunea Euskara Elkarteen Federazioaren partaide da. 2010ean, Topagunearen Arabako beste zenbait euskara elkarterekin batera Arabagara izeneko Arabako euskaldunen elkarteen federazioaren sortzaile da.

Ekimenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez dira gutxi Basalarrina elkarteak urtean zehar egiten dituen ekintzak. Ezagunenak, agian, Kultura Errota, Laburbira zine emanaldia, Irakurri Gozatu eta Oparitu irakurzaletasuna bultzatzeko kanpaina, Aiaraldeko zirkuitua, Hitzaldiak, Ikastaroak, Eskolen arteko umeen kantaldia, Olentzero, ....

Laudion bertoko zein kanpoko beste zenbait elkarte kulturalek antolaturiko hainbeste ekimenetan ere, parte hartzen du: inauteriak, aiaraldea.com, Euskal Herriko kantu txapelketa, Herriko jaiak, Korrika, Berbalagun, Euskal Herriko Mus txapelketa, e.a.

Elkartearen helburu nagusia Hizkuntza Normalkuntza dela, berau erdiesteko Laudion euskarak pauso bat harago programa du abian. Programa honen bidez, Laudion diren erakunde kultural, publiko zein pribatuetan eragin nahi du, euskara eta euskaraz bizitzea guztion ardura dela ezagutarazteko.

Arlo ludikoa ere lantzen dugu eta Kantuzaleak ekimena aurrera eramaten dugu euskal kantak eta doinuak irakasteko eta kantatuz gozatzeko.

Azkenik, gure elkartearen egoitza Laudion euskaraz ekitaldiren bat edo antolatu nahi duen edonori uzten diogu; esaterako, Fi ta fik, Bertsozale elkartea, aiaraldea.com, Kirikiño, Udala, Ikastola, aek, e.a.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]