Basarto

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Basarto
Sailkapen zientifikoa e
Erreinua: Plantae
Kladoa: Angiospermae
Kladoa: Monocotiledoneae
Kladoa: Commelinidae
Ordena: Poales
Familia: Poaceae
Leinua: Andropogoneae
Generoa: Sorghum
L.

Basartoa edo sorgoa belarren taldeko genero bateko hainbat espezie izendatzeko erabiltzen den izena da. Espezie horietako batzuk jateko aleak ekoizteko landatzen dira, eta beste batzuk aziendentzako bazka gisa edo larreetako osagai gisa. Landare hauek klima beroetan hazten dira mundu osoan barrena. Genero honetako espezieak eskualde tropikal eta subtropikaletakoak dira jatorriz, eta kontinente guztietan bizi dira, Ozeanian barne.

Laborantza eta erabilerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Basarto-espezie asko gizakientzako janari gisa ekoizten dira, bai eta aziendentzako janari gisa eta edari alkoholikoak ekoizteko ere. Espezie askok idortasuna eta beroa ondo jasaten dute eta garrantzitsuak dira eskualde lehorretan. Larren funtsezko osagaia dira eskualde tropikal askotan. Basartoa munduko mailako bosgarren zerealik garrantzitsuena da ekoizpenari dagokionez.

Zenbait basarto-espezie eragin ekonomiko garrantzitsua daukaten belar txarrak dira. Bestalde, espezie batzuk hidrogeno zianuroa, hordenina eta nitratoak dauzkate landarearen hasierako hazkunde-faseetan. Konposatu hauek basartoa jaten duten animalientzako hilgarriak izan daitezke.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Basarto Aldatu lotura Wikidatan