Basazaldi

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Mustang zaldiak Montanan

Basazaldia lehen etxekotutako zaldiak izanik, (Equus ferus caballus), egoera basatira itzulitako abereak dira.

Egun irauten den jatorrizko basazaldia bakarra przewalski zaldia da. Beste basazaldien populazioen arbasoak etxekotutako zaldi arraza ezberdinak ziren, gehienetan arraza zahar eta landatarrak izanik. Zaldi arraza hauetako abereak, askotan, egoera erdi-basatietan larretzen dira, gizakiaren eragin txikiarekin eta beti basatiak bilakatzeko mugan. Haren ondorioz zenbait zaldi ihes egin dezakete eta basabereak bilakatu. Beste zenbait kasuetan jendeak zaldiak leku isolatu batean askatu zituen (estae baterako uhartean edo aparteko mendimultzoak) eta urteren poderioz abereak basati bihurtu dira.

Oro har bi basazaldien populazio motak bereizten dira. Aspaldiko populazioak, denboran atzetik datozenak (esate baterako Ipar Ameriketako mustang zaldiak), eta aldiz nahiko berriak diren populazioak.

Zaldi basatien ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Asko eztabaidatu da hainbat zaldi populazioen basatasunari" buruz, eta honen inguruan iritzi ezberdinak daude. Hainbatek basazaldiak garai bateko tarpanen kokapen ekologikoan jartzen dute. Basazaldi hauek tarpanaren ordezkoa lirateke.

Badago planteamendu bat berriro askatasunera itzulitako animalia basatiak direla hala ez benetan bereizteko, hau da, ea gizakiarekiko menpekotasun eta lotura duten hala ez.

Horretarako Seliez adituak honako galderak mahi gainean jartzen ditu:

  • Etxaberea gizakiaren laguntzarekin bizi da, basatia gizakiaren nahiaren gainetik.
  • Animalia basatiak jaberik ez du.
  • Etxabereak lurralde zehaztu edo hezitu dauka, eta barne mugimenduak gizakiak egirarazten dizkio. Basa abereak libreki dabiltzate, hesiak apurtuz, mugak gurutzatuz, jabetza partikularretan sartzen dira kontrolik gabe senak bultzatzen dien lekuetara mugitzen dira.
  • Basabereek beraien kabuz bilatzen dute bazka. Etxaberrek berriz gizakiarengatik jasotzen dute.
  • Ugalketa basa animalietan erabat librea da, etxabereen kasuan gizakiak kontrolatuta.

Kanpoko loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Basazaldi