Basil Rathbone

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Basil Rathbone
Basil Rathbone
Datu pertsonalak
Izen osoa Philip St. John Basil Rathbone
Jaio 1892ko ekainaren 13a
Johannesburgo (Hegoafrika)
Hil 1967ko uztailaren 21a
New York (New York, Ameriketako Estatu Batuak)
Lan nabarmenenak Sherlock Holmes pertsonaiaren gaineko filmak; The Mark of Zorro (1940ko filma), Captain Blood (1935eko filma), The Adventures of Robin Hood (1938ko filma)
Sariak Tony Award
1948 The Heiress, aktore onena
IMDB IMDBko fitxa


Basil Rathbone, izen osoz Philip St. John Basil Rathbone, aktore ingelesa izan zen. Johannesburgon jaio zen 1892ko ekainaren 13an, eta New Yorken hil 1967ko uztailaren 21ean. 1938an Oscar sarietarako izendatua izan zen If I were a King filmean egindako lanagatik. Ezaguna da oso Arthur Conan Doylek sortutako Sherlock Holmes arrakasta handiarekin zineman antzeztu izanagatik, eta hainbat filmetan bilau eta pertsonaia gaiztoak bikain itxuratu izanagatik: Sir Guy Gisbourneko gogoangarria (The Adventures of Robin Hood ), edo Esteban Pasquale kapitaina (The Mark of Zorro).

Antzerkiaren mundutik ailegatu zen Rathbone zinemara: 1911tik taulen gainean ibilia zen eta bere aurreneko filma 1921ekoa da: Innocent. Ezpatari trebea zen, eskrima zaletasun handia baitzuen eta horren lekuko zineman izandako borrokak: The Adventures of Robin Hood, Tower of London, The Mark of Zorro edota The Court Jester. Baina gaiztoarena egitea egokitzen zitzaionez film bakar batean, 1936ko Romeo and Juliet hartan, izan zen irabazle.

1936 eta 1946 bitartean hamalau film egin zituen Doyleren Sherlock Holmes pertsonaia antzeztuaz, Nigel Bruce aktorea lagun zuela Watson doktorearen itxuratzean. Lanok irratirako moldatuak izan zirenean (1939-1946) Rathbone eta Bruce ere aritu ziren horretan. Ahoskera ederreko aktorea zen Rathbone; ipuin, poema asko, eta literatur testuetako dramatizazioak grabatuak utzi zituen. Halakoetan lagun izan zuen Vincent Price aktorearekin aritu zen. Pricerekin batera 1962 eta 1964ko Roger Cormanen filmetan ikusi ahal dugu: Tales of Terror eta Comedy of Terrors.

Bihotzekoak jota Rathbone 1967an hil zen New Yorken, 75 urte zituela.


[aldatu] Filmografia


* Sherlock Holmes pertsonaiaren gaineko filmak

[aldatu] Kanpo loturak

Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Basil Rathbone
Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak