Basilika uhaska

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Basilika uhaska

Basilika uhaska (grezieraz Βασιλικὴ κινστέρνη / Basilikè kinstérnè), turkierazko izenarekin ere ezaguna Yerebatan Sarnıcı ("lurrazpiko uhaska"), Istanbulen dagoen lurrazpiko uhaska erraldoia da, Hagia Sofiatik 150 m hego-mendebaldean kokatua, VI. mendean eraiki zen bizantziar enperadore zen Justiniano I.aren aginduz[1]. Uhaskaren erabilera ur hornidura ziurtatzea zen, batez ere setio kasuan Valenteren akueduktua suntsitzen bazuten.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lurrazpiko egitura honen izena Konstantinopoliseko lehen muinoan zegoen plaza handi batetik datorkio, Stoa Basilica, uhaskaren gainean zegoena. Antzinako testuen arabera, 7.000 esklabok lan egin zuten uhaska eraikitzeko[2].

Uhaskak Konstantinopoliseko Jauregi Handiaren eta beste eraikin batzuen ur hornidura ziurtatzen zuen, eta otomandarren konkistaren ondoren, Topkapi jauregiarena ere bai.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Uhaskaren oinplanoa

Oinplano laukizuzenekoa, Basilika uhaska 138 x 64,6 m luze-zabal da, eta honen edukiera 78.000 m³ da, Istanbuleko handiena. Kanpo hormak adreiluzkoa dira, 4m zabalekoak, eta zementuzko emokaduraz estaliak. Barnealdea 28 zutabedun 12 ilaraz osatua dago, guztira 336 zutaberekin. Zutabe monolitiko hauek, 8 m garai dira (Filoxenos uhaskakoak 12,4 m garai dira) eta adreiluzko arku eta gangak eusten dituzte. Gehienek korintiar ordenako kapitelak dituzte, baina inposta blokeak ere badira. Horietako biren oinarria berrerabilitakoak dira, Medusa buru zizelkatua baitute. Kolomartea 4,75 eta 5,10 m artekoa da.

Irudiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Basilika uhaska

Koordenatuak: 41°0′29″N 28°58′40″E / 41.00806°N 28.97778°E / 41.00806; 28.97778