Basilikak

Wikipedia, Entziklopedia askea

Basilikak (grezieraz: (τα) Βασιλικά, basilikos, lege inperialak) Bizantziar Inperioko lege bilduma izan zen, Basilio I.a Mazedoniarrak hasia eta Leon VI.a eta Konstantino VII.a Porfirogeneta ondorengo enperadoreek amaitua. 905. urtean agertu zen, eta 945ean berritu, 60 liburutan banatua eta grekoz idatzia. Justinianoren Kodea jaso eta berregituratzen zuen Basilikak bildumak.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]