Basilio Zesareakoa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Basilio Zesareakoa

Basilio Zesareakoa (c. 330 - 379), Basilio Handia (grekoz, Μέγας Βασίλειος) deitua, Zesareako apezpikua eta IV. mendeko kleriko nagusia. Eliza ortodoxoaren santua eta Eliza grekoaren lau gurasoetako bat da, San Atanasio, Gregorio Nazianzokoa eta San Joan Krisostomorekin batera. Eliza katolikoaren santu eta doktorea da.

San Basilio tradizio grekoan Bizarzurik edo Aita Noelek daraman izena da. Uste da hark egiten diela bisita umeei urtarrilaren 1ean.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

330 urtearen inguruan jaio zen Zesarean, Kapadozian. Familia dirudun eta elizkoi batean jaio zen; hainbat santu izan ziren lehendik familia horretan. Jakin-min handiko pertsona zen, eta Konstantinoplara joan zen. Hor eta Atenasen bizi izan zen lauzpabost urtez. Atenasen hasi zen serioski erlijioan pentsatzen, eta Siriako eta Arabiako santu ermitau ospetsuenak bilatzea erabaki zuen, haiengandik ikasteko.

370ean Eusebio, Zesareako apezpikua, hil zen, eta Basilio hautatu zuten haren ordezko izateko. Orduan atzeman zituzten haren dohain handiak. Zesarea elizbarruti garrantzitsua zen, eta bertako apezpikua Pontoko elizbarruti handiko exarka zen.

Basiliok bere indar guztiekin egin zion aurre Valente enperadoreari, arrianismoa diozesian sartzen saiatu baitzen. Enperadoreak, azkenean, bakean utzi zuen.

Gibeleko gaitza izan zuen, eta gazterik hil zen.

Idazkiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Basilioren idazki teologiko garrantzitsuenak hauek dira: De Spiritu Sancto; Eunomio fedegabearen apologiaren gezurtatzea, 363an edo 364an idatzia; eta Eunomio Zizikoaren aurkako hiru liburu.

Predikatzaile ospetsua izan zen; haren sermoi asko kontserbatu dira.

Aszetismorako zuen joera ikus daiteke Moralia eta Regulae idazlanetan; hurrenez hurren, munduan eta klaustroan erabiltzeko etikako manualak dira.

Haren hirurehun gutunek erakusten dutenez, izaera aberats eta behatzailea zuen. Osasun ahul samarra izan arren, eta hainbat gorabehera eklesiastiko eduki arren, baikor, samur eta jostalari segitu zuen.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Basilio Zesareakoa Aldatu lotura Wikidatan