Basilisko (mitologia)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Wenceslas Hollarren basilisko eta erbinudea.
Artikulu hau alegiazko animaliari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Basilisko».

Europako bestiario eta kondairetan, basilisko (grezieraz: βασιλίσκος basilískos, "erregetxo;" latinez: Regulus) alegiazko animalia da, suge gorputza, hegazti hankak, hegal arantzadunak eta lantza itxurako isatsa dituena, begirada hutsez hiltzeko ahalmenaz hornitua[1].

Lehendabizikoz, Plinio Zaharrak, Naturalis Historia bere liburuan, deskribatu zuen Zirenaikako sugetxo pozoitsua zela esan zuena. Kantabriako mitologiaren arabera, antzinako Basiliscu Lurretik ia desagertutako kreatura da, bertan baino ez bizi dena.[2] Biblian ere agertzen da. Isaiasek (Isaias 14:29) sugegorri bezalako kreatura deskribatu zuen eta baita Salmoek (Salmo 91:13) ere:

« super aspidem et basiliscum calcabis conculcabis leonem et draconem (Vulgata)
Suge pozoitsuen gainean ibiliko zara, basapiztiak oinazpian hartuko (euskarazko bertsioa)
 »

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Lur entziklopedietatik hartua.
  2.   Fernández, Pollux (1994), Monstruos, duendes, y seres fantásticos de la Mitología cántabra, Madril: Anaya, ISBN 842075630X, 9788420756301 .
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Basilisko (mitologia) Aldatu lotura Wikidatan
Mitologia Artikulu hau mitologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.