Basinagre errota

Koordenatuak: 43°17′02″N 3°15′38″W / 43.283994°N 3.26056°W / 43.283994; -3.26056
Wikipedia, Entziklopedia askea
Basinagre errota
 Eraikitako euskal ondasun nabarmena
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
HerriaTurtzioz
Koordenatuak43°17′02″N 3°15′38″W / 43.283994°N 3.26056°W / 43.283994; -3.26056
Map
Historia eta erabilera
Eraikuntza XIX. mendea
Ondarea
EJren ondarea50

Basinagre errota Turtziozko izen bereko auzoan dagoen errota da.

2001eko abenduaren 14an, Eusko Jaurlaritzak monumentu izendatu zuen, Sailkatutako Kultura Ondasuna.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Basinagre errota presa bidezko errota hidraulikoa da eta ditugun lehenengo aipamenak XVIII. mendekoak dira. Errota, maiorazko handien antzera, etxebizitza eta produkzio-toki zen aldi berean eta honako hauek osatzen zuten: 1830.ean desagertu zen burdinola, errotari atxikitako errotariaren gela eta XVIII. mendeko baserri barrokoa, aspaldiko administratzaile baten jauregi bihurtutako dorretxea dena.

Azpiegitura hidraulikoaren osagaiak: a) Presan 20 metro ditu luzeran, arrapala mailakatua du eta kanpo aldea hormigoizkoa da. Ataka metalezko txapazkoa da, katea batetik zintzilik dago eta egurrezko tornu bat du goian presaren hegaleko arroketako hozka batzuetan sartuta. b) Ubidea ibaiaren ezker aldean sortzen da eta antepararaino 365 metroko luzera du. Lurrean egindako ubidea da eta 1,5 metroko zabalera du, gutxi gorabehera. Hasiera eta akaberarako tarteetan lurzoroaren kontra egindako harlagaintzezko fabrika erakusten du. Ibilbidearen erdi alde inguruan zubi txiki batek gurutzatzen du ubidea eta bi gainezkabide ditu, bietako bat atakatik oso hurbil. c) Errotaren anteparak oin irregularra du eta gainontzean baino estuagoa da aho aldean. 14,50 luzera eta 5,8 zabalera du eta 1,3 metroko lodierako hormak ditu. Fabrika hareharrizko harlanduzkoa da, ondo landua eta ondo zaindua dago. d) Estolda edo anteparatik datorren uraren presioa jasotzen duten errotarriak dauden tokia garaua ehotzeko gelaren azpian dago eta errotaren barrutik ikus daiteke ondo. Estoldak tunel bat eratzen du errotarako bide azpian eta tunelaren ganga landugabeko harri irregularrez egindako puntu erdiko arku lakarra da.

Errotaren osagarriak: a) Eraikinak neurri txikiko oin errektangeluarra du, altueran txiki samarra den oin bakarra eta, sarrera dagoen fatxadarekiko paralelo egindako isurialde bakarreko estalkia du, teila arabiarrez egindakoa. Errota harlangaitzez egina dago edo harlangaitzezko fabrikaz egina dago eta eskantzuak harlanduzkoak dira; oro har, itxura pobrea du inolako apaingarri edo dekoraziorik ez duelarik. Sarrera nagusia errotarako bidearen hegalean dago eta ipar-mendebaldera ematen du.

Errotara sartzeko dagoen ate bakarra egurrezkoa da eta ipar-mendebaldeko fatxadan dago; fatxada hori bidearekiko perpendikularra da. Ipar-mendebaldeko fatxada erabat itsua da. Atzeko aldea sarrerako oin planoa baino gorago dagoen anteparak ezkutatzen du eta zulo bat du egina ura errotara heldu dadin. Hego-ekialdeko fatxada beste eraikin batekiko mehelina da.

Barrutik, eraikinak ehotzeko-gela besterik ez du, banaketarik ez duen espazio bakarra da eta eskuin aldean sarrerako ateari jarraitzen dion zerbitzu-pasilloa du eta ezker aldean, toki gehiago okupatuz, harri parea duen bankua.

b) Makineriaren osagaiak: Harriak kareharrizkoak dira eta bi errota biribil pixka bat ganbilak direnak, habetzanak eta bolantea ditu. Habetzana errota estatikoa da, hormigoiez finko jarritakoa. Bolantea transmisioko ardatz bertikaletik mugitzen da eta bira egiten du habetzanaren gainean. Harri biek ziztada edo ildaska txikiak dituzte eginda eta bolanteak ezkutuan daude gutxi gorabehera 40 zentimetroko altuera duten egurrezko koroa edo hauts-babes hexagonalak estaltzen dituztelako. Bolantea goitik behera ere mugi daiteke garaua zenbat eho erregulatzeko. Harriak muntatu eta aldatzeko egurrezko beso bat ere kontserbatu izan da.

Bi tobera, kaxa prismatikoen antzekoak, inbutu moduan jarrita garauak bertan botatzeko, harri pare bakoitzaren gainean jarrita daudenak. Egurrezkoak dira eta sekzioa piramide-enborrekoa dute; eskuz bete behar dira eta 100 kiloko kapazitatea dute; eurok egiten erabilitako forjazko iltzeak XIX. mendekoak dira.

Tobera bakoitzari eusten bi egitura osagarri daude aldamio modura jarrita eta hor bertan dago karraka ere jarrita. Karrakak, arranak eta soka fin batek osatzen duten egiturak toberaren azpiko aldean kokatuta dagoen kaxa mugikorra jo eta okertu egiten du. Modu honetan hauts-babes eta errotaren begian isurtzen den garaua erregulatzen da.

Sekzio lauangeluarrea eta 3,25 metroko luzera duten haritz-egurrezko goitik beherako ardatz bik lotzen dituzte tortokiak eta bolantea. Ardatz edo zuhaitz bakoitzak metalezko gurpil hidraulikoa du bere barrenean. Ardatzen oinarria "Quicio" izeneko brontzezko elementu batean landatuta dago.

Basinagre errotak ondo kontserbatu ditu bere osagaiak eta funtzionatzeko behar diren azpiegitura guztiak mantendu ditu, material osagarriak barne. Guzti horrengatik erroten funtzionamenduaren erakusgarri da, izan ere, gaur egun desagertuta dagoen eta bakarrik sinbolikoki dirauen jarduera ekonomikoaren erakusgarri, Euskadiko herri askoren historia industrial eta sozialaren zati bat.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa