Baskonia Kirol Kluba

Wikipedia, Entziklopedia askea
Daeri (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 01:56, 7 uztaila 2016
Club Deportivo Basconia
Ezizena(k)Baskonia
Sorrera1913
Futbol zelaiaArtunduaga
Basauri
inaugurazioa: 2007
PresidenteaJuan Ignacio Azurmendi
EntrenatzaileaPeio Agirreoa
LigaHirugarren Maila (IV multzoa)
2015-1614.a
Webguneawww.baskoniafutboleskola.com
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa

Baskonia Kirol Kluba Basauriko futbol taldea da. 1913an sortua, egun hirugarren mailako IV. multzoan dabil eta Athletic Clubaren hirugarren taldea da.

Historia

Club Deportivo Basconia 1913an Basaurin sortu zuten, izena 1892an sortutako eta orain desagertutako La Basconia enpresa siderometalurgikotik hartuta.

Klubeko "urrezko aroa" 1950eko hamarkadan hasi zen. 1951ean Afizionatuen Espainiako futbol txapelketa irabazi zuen eta 1958 eta 1963 artean Bigarren Mailan aritu zen. Emaitzarik aipagarriena 1959ko bosgarren postua du.

1977an bigarren B maila eratu zen eta hasierako urtea bertan egin zuen Baskoniak baina 20. postuan gelditu ondoren hirugarren mailara itzuli zen. 1987an hirugarren egin ondoren berriz ere bigarren B mailara itzuli zen eta zazpi urte egin zituen jarraian 1994an maila galdu zuen arte.

1997ko ekainean, Baskoniak Athletic Clubekin ituna sinatu zuen hirugarren taldea izateko. Hori dela eta, Athletic Cluben harrobiko gazte batzuk taldean dabiltza eta Baskoniak ezin du Bigarren B Mailara igo Bilbao Athletic bigarren mailara igo arte.

Uniformea

  • Lehenengoa: Zamarra hori-beltza eta praka beltzak.

Futbol zelaia

2007 arte, Baskoniak Pedro López Cortázar futbol zelaian, ezagunago Basozelai izenaz, jokatzen zuen, 8.500 ikusleentzako tokia duena. [1] 2007-08 denboralditik aurrera, Artunduaga udal futbol zelaian. [2] jokatuko du.

Datuak

2015-16 denboraldia barne.

Denboraldia Maila Emaitza
2006-07 Hirugarren Maila 6.a
2007-08 Hirugarren Maila 5.a
2008-09 Hirugarren Maila 7.a
2009-10 Hirugarren Maila 10.a
2010-11 Hirugarren Maila 7.a
2011-12 Hirugarren Maila 10.a
2012-13 Hirugarren Maila 12.a
2013-14 Hirugarren Maila 4.a
2014-15 Hirugarren Maila 16.a
2015-16 Hirugarren Maila 14.a

Palmaresa

Jokalari nagusiak

Goleatzailerik onenak

Izena Golak Denboraldia
1.- Aimar Cid 19 2006-2007
2.- David Asensio 16 1998-1999
3.- David Karanka 15 1997-1998
4.- Carlos Gurpegi 15 1999-2000
5.- Fernando Llorente 12 2003-2004
6.- Joseba Arriaga 12 2000-2001
7.- Aimar Cid 10 2005-2006
8.- Joseba Garcia 10 2005-2006
9.- Joseba Garmendia 9 2003-2004