Taiga

Wikipedia, Entziklopedia askea
Baso boreal» orritik birbideratua)
Biomak
Bioma lehortarrak
Tundra
Taiga/baso borealak
Mendialdeko larre eta sastrakadiak
Koniferoen baso epelak
Koniferoen baso tropikal eta subtropikalak
Hostozabalen baso misto epelak
Baso eta sastrakadi mediterraneoak
Hostozabalen oihan heze tropikal eta subtropikalak
Hostozabalen oihan lehor tropikal eta subtropikalak
Larredi, sabana eta sastrakadi epelak
Larredi, sabana eta sastrakadi tropikal eta subtropikalak
Basamortuak eta sastrakadi xerikoak
Urperatutako belartza eta sabanak
Ibarbasoak
Hezeguneak
Bioma urtarrak
Urmaelak
Itsasertza/marearteko zona
Mangladiak
Algen basoak
Koralezko uharriak
Zona neritikoa
Zapalda kontinentala
Zona pelagikoa
Zona bentikoa
Arnasbide hidrotermalak
Arnasbide hotzak
Izotz uharteak
Beste batzuk
Zona endolitikoak


Taiga edo baso boreala konifero-baso ezaugarri nagusitzat duen bioma da. Oro har, taiga deritzo Errusiako eskualdeari; eta baso boreala, ezaugarri hori duten munduko beste eskualdeei.

Taigaren kokapena munduan.

Geografikoki Errusiako iparraldean eta Siberian, Europako iparraldean, Hudsoneko badiako eskualdean, Kanadako iparraldean eta Alaskan kokatzen da. Taigak hegoaldean estepa eta iparraldean tundra ditu. Hego hemisferioan ez dago taigarik latitude haietan ia ez baitago lurzorurik.

Eskualdeko klima hotza da oso, udako batez besteko tenperatura 19 °C da, negukoa, berriz -30 °C. Hala ere, ez du elurte handirik egiten, urtean zehar prezipitazioak ez baitira 450 mmra ailegatzen.[1]

Hitza munduan errusierazko Тайга hitzetik hedatu zen baina hitz hori ziur aski Mongoliatik edo Yakutia hegoaldeko yakuto hizkuntzatik dator, basoz estalitako jenderik gabeko lurraldea; basoaren sakontasuna) [2]

Taiga basoa Yukon ibaian.

Taigako fauna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taigako faunan hango baldintzak (hotza, bereziki) jasateko gai diren hainbat ugaztun aurki daitezke. Neguan hauek hibernatzen dute:

Hegaztiak, bestetik, klima baldintza horiek direla eta, guztiak migratzaileak dira.

Altzeak taigan.

Taigako flora[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Landarediari dagokionez, taigan koniferoak dira nagusi. Zuhaitz mota hauek taigako baldintzetara moldatuta daude. Hona hemen taigako landarediaren adibide batzuk:

Landareen bizitzarako egokia den urte sasoia lau hilabete ingurukoa da.

Garoak taigan.

Taigak pairatzen dituen mehatxuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Klima aldaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Klima aldaketaren ondorioz, baso borealen latitude eremua Lurreko tenperatura igoera handiena jasaten ari da. Muturreko tenperatura hotzak urritu dira neguan; eta udan, aldiz, tenperatura igo da.[3] Ondorio ugari ditu fenomeno horrek:

  • Zuhaitzentzat kaltegarriak diren intsektuek erraztasun handiagoa dute zabaltzeko. Esaterako, izeiaren azaleko kakalardoa (Dendroctonus rufipennis) Alaskan eta Yukonen, mendiko pinuaren kakalardoa Columbia Britainiarrean, eta abar.[4]
  • Bertako basoen ordez, inguru beroagoko basoak hedatzen ari dira.[5]
  • Gizakien presentzia erraztu da.

Naturaren ustiapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mundu osoko taigetan basogintza asko zabaldu da. Ondorioz, bertako basoak desagertu ahala, haien ordez monolaborantza artifiziala hedatzen ari dira, hau da, espezie bakarreko landaketak. Gainera, basogintza intentsibo horrek tamaina handiko makinaria behar du, lekuetara heltzeko bide egokiak, langileentzako zerbitzuak... eta horiek guztiek kalteak dakartzate ekosisteman.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • (Gaztelaniaz) Tundra eta taiga: barrameda.com.ar
  • (Ingelesez) Kanadako geografia: [2]
  • (Ingelesez) Taiga Biological Station: [3]
  • (Ingelesez) Baso borealak babesteko nazioarteko kanpainak: [4]