Basofilo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Basofilo
Xehetasunak
Identifikadoreak
MeSHA11.627.340.120, A15.145.229.637.415.120 eta A15.382.490.315.120 A11.118.637.415.120, A11.627.340.120, A15.145.229.637.415.120 eta A15.382.490.315.120
THH2.00.04.1.02022
FMA62862
Terminologia anatomikoa

Basofiloa globulu zuri mota bat da, granulozitoen taldekoa. Odoleko milimetro kubiko batean 200 basofilo inguru daude, eta leukozito guztien % 0,5-1,5 izan ohi dira.[1] Nukleo polilobulatua dute, eta zitoplasma pikorrez betea; pikor horien edukia azidoa baita, morez tindatzen dira hematoxilina bezalako koloratzaile basiko bat erabiltzen bada.[2] Paul Ehrlich alemaniar sendagileak aurkitu zituen 1879an.[3]

Gainontzeko granulozitoak bezala, hezur-muineko zelula ametatik sortzen dira, eta handik odolera igarotzen. Zitoplasmako pikorretan oso gai azidoak dituzte: histamina hodi dilatatzailea, proteoglikanoak (heparina antikoagulatzailea, kondroitina) eta entzima proteolitikoak. Odolean sei ordu inguru iraun dezakete, eta handik ehunetara migratzen dute beharrezkoak baldin badira. Zelula mintzean E Igren hartzaileak daude; immunoglobulina hori parasitoen aurkako defentsarekin eta alergia prozesuekin loturik dago. Basofiloa aktibatzen delarik, pikorren edukia isurtzen da gai arrotzaren aurka.[1][2] Ikerketa batzuen arabera, T linfozitoen jokabidea ere erregulatzen ahal dute.[4]

Basofilia da odoleko granulozito basofiloen kopurua handitzea (200 basofilo baino gehiago milimetro kubiko batean), eta basopenia haien kopurua murriztea.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b Olivares, María José. Odola, linfa-sistema eta immunitate-sistema. Lanbide ekimena, klasikoa.eimakatalogoa.eus (Noiz kontsultatua: 2020-6-18).
  2. a b Altuna, Jon. Immunologia: Zelulak eta organoak. UPV-EHU, studocu.com (Noiz kontsultatua: 2020-6-20).
  3. Siracusa, Mark C., Kim, Brian S., Spergel, Jonathan M., Artis, David. Basophils and Allergic Inflammation. Journal of Allergy and Clinical Immunology, 2013 Oct;132(4):789-801; doi: 10.1016/j.jaci.2013.07.046., pubmed.ncbi.nlm.nih.gov (Noiz kontsultatua: 2020-6-23).
  4. Nakanishi, Kenji. Basophils as APC in Th2 Response in Allergic Inflammation and Parasite Infection. Current Opinion in Immunology, 2010 Dec; 22(6):814-820. doi: 10.1016/j.coi.2010.10.018., pubmed.ncbi.nlm.nih.gov (Noiz kontsultatua: 2020-6-22).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]