Basogintza

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Euskal Herrian, Nafarroako iparraldean, Gipuzkoan eta Bizkaian daude baso zabalenak, askotan gizakiak landatutako zuhaitzez osaturikoak. Irudian, pinus insignis landaketak, kolore ilunagoaz, Astigarretan.
Basoan moztutako zuhaitzen enborrak pilaturik. Papera, altzariak eta eraikuntzarako materialak egiteko erabiliko dira.


Basogintza basoak era egokienean ustiatu eta kudeatu egiten dituen zientzia da, basoen garapen iraunkorra bermatuz betiere. Basoetatik eskuratzen diren baliabide nagusia zura da baina beste zenbait lehengai ere erauzten dira basoetatik, hala nola erretxina eta kortxoa. Lehengai hauek funtsezkoak dira beste industria batzuetarako, hala nola papergintza, altzarigintza eta eraikuntza. Ekonomia eta ekologia uztartezen dituen zientzia da, basoko baliabideak ahalik eta modu erangikorrenean ustiatzea baita xedea, baina basoko ekologia eta bioaniztasuna errespetatuz. Izan ere, basoen gehiegizko ustiapenak basoa nagusia zen lurralda anitz birrindu eta bertan arazo ekologiko larriak sortu izan ditu historian zehar.


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Basogintza Aldatu lotura Wikidatan