Baso-sute

Wikipedia(e)tik
Basoko sute» orritik birbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
San Bernardinoko mendietan gertatutako basoko sutea, Kalifornian

Baso-suteak landare ugariko gune naturaletan gertatzen diren suteak dira, bai gizakiak bai berez sortuak.

Kausak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eguzkiaren berotasuna, landareen deshidratazioa eragiten du. Izan ere, lurraren hezetasuna behera egiten duenean (%30-ra), landareak ezgai dira lurretik ura hartzeko. Honen ondorioz, pixkanaka-pixkanaka lehortuz joango dira. Gertakizun hau, 2 fenomenoek eraginda gertatzen da: bai landareak bai inguratzen dien airea suharberetan erraztasunez bihurtzen dira, honen ondorioz suteen arriskua biderkatu egiten da. Eta kondizio hauei, tenpera altura altuak eta haize bortitzak gehitzen baldin badizkiogu, txinpart sinple batek sute bat eragiteko probabilitatea oso handia izango da.

Sute baten faseak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sute bat 3 fase ezberdin jabetzen ditu: hasiera, hedakuntza eta itzaltzea.

Bitterrooteko parke nazionalean sutea (AEB)

Badaude basoko sute asko kausa naturalak eraginda, esaterako, tximista baten eraginez sortutakoa. Baina gehienak, gizakiak eragindakoak dira, hala nola, zuhurgabetasun bat dela edota kontrakoa, apropos eragitea. Baina normalean, beroa dagoenean eta klima lehorretan ematen dira, hala nola, mediterraneoan, non landaretza, eta hau ematen den mendian lehorra bada. Gainera, badaude zuhaitzak, pinoa esaterako, zeintzuk oso azkar botatzen dituzte beraien hostoak, eta honek sutea gehiago eta azkarrago zabaltzea laguntzen du.

Suaren zabalkuntza edo hedatzea, egoera atmosferikoa nolakoa den, gertatzen den tokiaren topografia eta horren landaretzaren araberakoa izango da. Sutearen hedakuntza eta landaretza kontuan hartuta, honela sailkatzen dira suteak:

  • Mendi baxua: sua lurretik zabaltzen joaten da, basoan dauden sastraka edo hondakin organikoen laguntzarekin.
  • Mendi altua: sutea zuhaitzen adaburutik zabaltzen joaten da. Sute mota hau, oso arriskutsua da bereziki izaki bizidunentzat, erredura edo kea arnastearen ondorioz, toxikazioa eragin dezake, azkenean asfixia batean bukatuta.
  • Brabengatik: haizea eta sua eragiten dute akzio horretan, oso ohikoak dira landaretzaren zatiak jaustea. Hauek gehienetan, mugituz joaten dira, askotan oso urrutirarte eta honek sutea hedatzeko zabalkuntza handitzen du.

Bukatzeko, desertizazioa edo basamortuak bihurtzen dira zonalde horiek.

Prebentzioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sute baten prebentzioa bi moduetan eman daiteke; esaterako, basoko suteak egotea sahiestea eta bestalde, haien ondorioak gutxitzea behin sute bat izan dela antzematen denean. Honako hauek dira hartu beharreko neurri motak:

Gizartea kontzientziatzeaz: honen ondorioz jendea jakingo du suari erabilpen egoki bat eman behar zaiola. Horrela, arrisku egoerak saihestuko dira. Guzti hau egiteko badaude informazio-kanpainak.

Badago jendea, basoa edo zonalde hauek garbitzen dituztenak, esaterako, zuhaitzak, basoko adarrak, lurrean dagoen zikinkeria, etab. garbitzen dituztenak. Honek, sute bat egonez gero, lagunduko du, erraztasunez ez zabaltzeko.

Basozainen eta basoko zainketa ezartzea. Horrela sute bat egonez gero, berriz ere, erraztasun handiago batekin itzaliko dute.

Amatatzea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hau aurrera eramateko egin beharrekoa: Sute baten itzalketa emateko, suaren triangelua apurtzea da egin beharreko lehenengo gauza. Horrela, errekuntza osatzen duten hainbat osagaien amatatzea ere emango da. Eta honek lagunduko du sua gehiago ez zabaltzea eta bertan gelditzea.

Sute baten ondorengo paisaia Alcalá la Real, Jaéngo probintzia, Espainia.

Beroaren ezabaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreakzio exotermikoarekin bukatzea da helburu nagusia, errekor diren gasen igorpena atzeratuz. Hau soilik sortu daiteke, erregaian, gai pausatuak deiturikoak aplikatzen badira.

Gehien ezagutzen den produktu pausatua ura da, eta bi eratara erabiltzen da:

  • Modu bortitz batean sutearen gainean jaurtiz.
  • Oraindik sutan ez den egon erregaiari bota, hezetasun edukiera handiagoa izan dadin.

Prozedura honen erabilera nahiko eskasa izaten da, batez ere, bere erabilgarritasuna nahiko urria delako mendietan.

Errekariaren ezabaketa (itzalketa)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere guztizko ezabaketa ezonezkoa da, baina oso eskala txikian burutzen da, bi prozeduren bitartez:

  • Erregaia estaliz: pala baten bidez lurra gainean jaurtiz, itzaltzaileen erabilera, etab.
  • Erregaia joz: adarrak erabiliz, esaterako.

Erregaiaren ezabaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Defentsa lerroak eraili eta hauekin, basoko suteen itzalketa egin daiteke.

Erasoketa metodoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zuzeneko erasoketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sutea bere ertzeetatik edo bere oinarritik erasotzea da, honen helburu nagusia. Horretarako, hainbat tresna edo metodoen erabilera ematen da: adarrekin sua amatatzen saiatu, pala batekin lurra hartuz suaren gainean jaurtiz edo ura bere barnean edukitzen dituzten motxilak. Erasoketa metodo hau, ez da batere praktikoa, batez ere, 16 litro baino ez dituztelako eramaten.

Metodo hau, modu ez-zuzena baina askoz segurtasun gutxikoa da. Baina erasoketa zuzenak baditu ere bere abantailak: baso edo mendi gutxiago erretzen da. Ur nahikoa eta sarbide onak baditu, metodo hoberena da, baina ura adibidez bukatzen bada, lehenengo lerroan lan egiten ari direnak arriskuan aurkituko dira. Sua amatatzeko erremintak soilik erabiliko dira, suaren garrak baimentzen badute.

Erasoketa ez-zuzena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erasoketa honetan, helburu nagusia, suari aurre egitea da, baina ziurtasun distantzia bat mantenduz. Distantzia hau, motozerrarekin lan egin edota kortaitzur edo aizkorekin lan egiteko segurtasun osoz egin ahal badute. Metodo honekin, defentsazko lerro bat egiten da eta honek ez dio galaraziko suak gainditzea.

Ureztodiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Motouhagen edo suteen aurkako ibilgailuen erabilpena, ureztodi askoren beharra dago. Ureztodiak lurren jartzerakoan, honako gauza hauek kontuan izan behar dira:

  • Uraren gainazal eta bonbaren altueraren erabilpena, 6 metro baino txikiagoa izan beharko da.
  • Uraren bultzadan, 10 metrotako desnibel bakoitzeko, 1 atmosfera behar da.
  • Ureztodiaren luzera eta diametroa handiagoa izanez gero, ura erraztasun handiagoz aurrera egingo du.
  • Bultzada bakoitzaren presioa, gutxienez, 2 atmosferetakoa izan beharko da.

Ureztodiak lurrean uzterako orduan, nahiko adi ibili behar dira, igurzpen, arrastatzeak eta, eragozteko.

Unitate esku-hartzaileak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Itzalketarako neurriak, orokorki bi multzotan banatuta daude: lehorreko neurriak eta airetiko neurriak.

Lehorreko neurriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Orokorki, neurri mota hauek, hamabi kideetako taldeak osatzen dira. Gainera, taldeak osatzen dituztenak, normalean, lekuaren ezagutza espezifiko bat dute. Suteetan haien presentzia oso garrantzitsua da, batez ere, haiek direlako eta honako honengatik ezagunak direlako: sute bat amatatzerako orduan duten mugikortasun handiagatik, sute handi bat ez probokatzeko. Horregatik denbora laburrean egin behar dute. Baina, ere suhiltzaileen beharra dago. Hauek, mota askotako neurriekin agertzen dira: motoponpa ibilgailuak, makineria astuna...

Sutearen intentsitatea edo indarra oso handia bada, airetiko neurriak hartzen dituzte. Multzo hau osatzen dutenak: hidrohegazkin eta helikopteroak. Hauek daude bereziki prestatuak, suaren itzalketarako. Eta soilik neurri hauek gainezka daudenean, indar armatuen laguntza jasotzen dute.

Sute aktibo baten presentzia edukiz gero, suaren itzalketaren taldeen zeregina, sutearen kontrola da. Sute bat ezin denean gehiago zabaldu edo hedatu, orduan esango daiteke, kontrolatuta dagoela. Hau nola lortu? Sua erregai gutxiko lekuetara eramaten saiatuz.

Hamabiko kideek osaturiko talde hauek, askotan esaten da, suhiltzaileak baino lan hobeagoa egiten dutela. Batez ere, profesionalki oso ondo kualifikatuta daudelako eta prestakuntza ikaragarri batekin.

Airetiko neurriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hauek, basoko suteak apoiatzen dituzte airetiko borroka baten eraginez. Kasu: helikoptero, hegazkin arinak...

Helikopteroa ura jaurtitzen.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Baso-sute