Basshunter

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jonas Erik Altberg Polonian kontzertua baten aurretik.

Jonas Erik Altberg (Basshunter moduan ezagunagoa) (Halmstad, Suedia 1984ko abenduaren 22a - ) abeslari eta DJ suediarra da. Lehen diska berak eginiko webgune batean kaleratu zuen 1999. urtean, Fruity Loops izeneko ordenagailu programaren bidez.

Biografia laburra

Arrakasta 2006an lortu zuen LOL <(^^,)> diska kaleratzean, "Boten Anna" abestia diska zerrendetako lehen postuan izan zen Suedia eta Eskandinaviako herrialde guztietan. Herbehereetako musika zerrendan, lehen postua lortu zuen suedieraz abesturiko lehen abestia izan zen. Ondorengo urtean, "Boten Anna" abestiaren ingelerazko bertsioa egin zuen "All I Ever Wanted" izenekoa.

Bass Generation delako diska berria 2009ko urriaren 20an kaleratu zuen. Diska hortako lehen abestia "Every Morning" delakoa izan zen. Diskako bigarren abestia "Day & Night" izan zen, 2009ko azaroan kaleratua.

Diskografia

Albumak

Singleak

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Basshunter


Biografia Artikulu hau biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.