Bastida (Araba)

Wikipedia(e)tik

Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Artikulu hau Arabako udalerriari buruzkoa da, beste esanahientzat ikus Bastida

Bastida

ArabaAraba
Bastidako armarria
Izen ofiziala Bastida
Antolaketa
Estatua
Autonomia Erkidegoa
Lurralde Historikoa
Eskualdea

Espainia
Euskal Autonomia Erkidegoa
Araba
Arabako Errioxako Kuadrilla
Posta-kodea 01330
Koordenatuak 42°35′21″N 2°47′45″W / 42.58917, -2.79583 Koordenatuak: 42°35′21″N 2°47′45″W / 42.58917, -2.79583
Garaiera 550 m
Eremua 38.17 km2
Biztanleria 1.334 (2006)
Dentsitatea 34,95 bizt/km2
Distantzia 45 km Gasteizera
Euskaldunak  %19,72 (2001)
Sorrera 1196
Herritarra bastidar
Alkatea Higinio Arinas Orive (EBB)
www.labastida-bastida.org

Bastida Arabako udalerria da. Arabako Errioxa eskualdean dago, hain zuzen ere, Arabako Errioxa Garaian, Gasteiztik 45 bat kilometrora. Izen bereko hiribilduak udalerriko erdialdea du kokagune.

Andra Mariren eliza eta Kristoren gotorleku-tenplua (goikaldean) udaletxeko apirikutik ikusiak
Andra Mariren eliza eta Kristoren gotorleku-tenplua (goikaldean) udaletxeko apirikutik ikusiak

Eduki-taula

[aldatu] Geografia

[aldatu] Ingurune naturala

Kantabria mendilerroaren hegoaldean kokatzen da, Toloño mendiaren (1.271 m) hego-magalean, Ebro ibaiaren ezkerraldean. Udalerriko erliebea laua da orokorrean, iparraldean ezik, bertan garaiera handieneko eremuak daudelarik.

[aldatu] Udalerri mugakideak

[aldatu] Historia

Herriaren kokagunea Erdi Aro goiztiarreko Toloñoko gazteluarekin erlaziona daiteke. Hortaz, Bastidak kutsu militar handia izan zuela baiezta daiteke.

Nafarroako Antso VII.ak forua eman zion hiribilduari 1196an.

Alfontso VIII.ak Gaztelarako konkistatu zuen 1200. urtean, Arabako inbasioaren ondorioz.

XVII eta XVIII. mendeetan 3.000 bizilagun inguru omen zeuden herrian.

Espainiako Gerra Zibilaren garaian ia 30 bastidar hil zituzten ezkerraren aurkako kolpe batean. Haien gorpuak oraindik ez dira aurkitu, Pancorbo aldeko errepide nazionalaren azpian daudela susmatzen bada ere.

[aldatu] Ekonomia

Bastidako ekonomiaren gaur eguneko motor nagusia ardogintza da. Bastidar askok ardoaren inguruko negozioan dihardu.

[aldatu] Banaketa administratiboa

Bastidako udalerria bi herriz osatua dago:

[aldatu] Kultura

[aldatu] Hizkuntza

Gaur egun gaztelania da nagusi. Ezin dugu zehaztu bertako jatorrizko euskara desagertu zen garaia. Hala ere, Bastidako euskararen desagerpena nonbait IX. eta XVI. mendeen artean kokatzen da.

Udalerrian ikastola badago, Bastida Ikastola izenekoa. Halaber, Araba Euskaraz hiru aldiz ospatu da Bastidan, 1989, 2004 eta 2008an.

[aldatu] Jaiak

[aldatu] Ikustekoak

Bastidako ikuspegi panoramikoa
Bastidako ikuspegi panoramikoa
  • Jasokundeko Andra Mariren eliza aurki daiteke, XVI eta XVIII. mende artean eraikia, Pizkunde eta Barroko estiloei jarraiki. Batez ere, ikustekoak dira atari nagusia eta barnealdea, non erretaula barrokoa dagoen.
  • Larrazuriaren Arkua, antzinako harresiaren atean kokatua, Ama Birjina eta Bastidako armarria erakusgai dituena.

[aldatu] Bastidar ezagunak

[aldatu] Ikus, gainera

[aldatu] Kanpo loturak


Tresna pertsonalak