Bastida (Araba)
- Artikulu hau Arabako udalerriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus Bastida.
|
Bastida |
|||
|---|---|---|---|
|
|
|||
| Izen ofiziala | Labastida / Bastida | ||
| Estatua Erkidegoa Lurralde Historikoa Eskualdea |
Espainia Euskal Autonomia Erkidegoa Araba Arabako Errioxako Kuadrilla |
||
| Alkatea | Ignacio Gil Orive (PP) | ||
| Herritarra | bastidar | ||
| Koordenatuak | 42°35′21″N 2°47′45″W / 42.58917°N 2.79583°WKoordenatuak: 42°35′21″N 2°47′45″W / 42.58917°N 2.79583°W | ||
| Eremua | 38,17 km2 | ||
| Garaiera | 550 m | ||
| Distantzia | 45 km Gasteiza | ||
| Posta kodea | 01330 |
||
| Biztanleria | 1.494 bizt (2009) | ||
| Dentsitatea | 39,14 bizt/km² | ||
| Sorrera | 1196 | ||
| http://www.labastida-bastida.org/euskera/index.asp | |||
Bastida (ofizialki Labastida / Bastida) Arabako udalerria da. Arabako Errioxa eskualdean dago, hain zuzen ere, Arabako Errioxa Garaian, Gasteiztik 45 bat kilometrora. Izen bereko hiribilduak udalerriko erdialdea du kokagune.
Eduki-taula |
[aldatu] Geografia
[aldatu] Ingurune naturala
Kantabria mendilerroaren hegoaldean kokatzen da, Toloño mendiaren (1.271 m) hego magalean, Ebro ibaiaren ezkerraldean. Udalerria laua da oro har, iparraldean izan ezik, bertan garaiera handieneko eremuak daude.
[aldatu] Udalerri mugakideak
- Iparraldean: Arabako Urizaharra eta Zanbrana.
- Hegoaldean: Errioxako Briones, Gimileo eta San Vicente de la Sonsierra.
- Ekialdean: Arabako Urizaharra eta Errioxako San Vicente de la Sonsierra.
- Mendebaldean: Errioxako Briñas eta Haro.
[aldatu] Historia
Herriaren sortzea Erdi Aro goiztiarreko Toloñoko gazteluarekin lotzen da. Hortaz, Bastidak kutsu militar handia izan zuen.
Nafarroako Antso VII.ak forua eman zion hiribilduari 1196an.
Alfontso VIII.ak Gaztelarako konkistatu zuen 1200. urtean, Arabako inbasioaren ondorioz.
XVII eta XVIII. mendeetan 3.000 bizilagun inguru omen zeuden herrian.
Espainiako Gerra Zibilaren garaian ia 30 bastidar hil zituzten ezkerraren aurkako kolpe batean. Haien gorpuak oraindik ez dira aurkitu, Pancorbo aldeko errepide nazionalaren azpian daudela susmatzen bada ere.
1974an Buradon Gatzaga udalerria bereganatu zuen.
[aldatu] Ekonomia
Bastidako ekonomiaren gaur egungo motor nagusia ardogintza da. Bastidar askok ardoaren inguruko negozioan dihardu.
[aldatu] Demografia
| 1897 | 1900 | 1910 | 1920 | 1930 | 1940 | 1950 | 1960 | 1970 | 1981 | 1991 | 2001 | 2006 |
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| 1.625 | 1.615 | 1.430 | 1.164 | 1.124 | 1.048 | 1.022 | 936 | 1.073 | 986 | 971 | 1.269 | 1.434 |
Aipatzekoa da udan neguan baino sei aldiz biztanleria handiagoa duela Bastidak, turismoa dela eta.
[aldatu] Banaketa administratiboa
Bastida udalerria bi herriz osatua dago:
- Bastida (udalerriko hiriburua)
- Buradon Gatzaga
[aldatu] Kultura
[aldatu] Hizkuntza
Gaur egun gaztelania da nagusi. Ezin dugu zehaztu bertako jatorrizko euskara galdu zen garaia zein izan zen. Hala ere, Bastidako euskara galtzea noizbait IX. eta XVI. mendeen artean datatzen da.
Udalerrian ikastola bat dago, Bastida Ikastola izenekoa. Gainera, Araba Euskaraz hiru aldiz ospatu da Bastidan, 1989, 2004 eta 2008an.
[aldatu] Jaiak
- Abenduaren 24an Artzainen Festa ospatzen da, interes turistikoa duena.
[aldatu] Ondasun nabarmenak
- Jasokundeko Andra Mariren eliza, XVI eta XVIII. mende artean eraikia, Pizkunde eta Barroko estiloei jarraiki. Batez ere, ikustekoak dira atari nagusia eta erretaula barrokoa ikusgai dagoen barnealdea.
- Larrazuriaren Arkua, antzinako harresiaren atean kokatua, Ama Birjina eta Bastidako armarria erakusgai dituena.
[aldatu] Bastidar ezagunak
- Domingo Salazar (1522-1594), fraile dominikoa, Filipinetako lehen gotzaina.
- Manuel Quintano (1756-1818), elizgizona eta ardogilea.
[aldatu] Ikus, gainera
[aldatu] Kanpo loturak
- (Euskaraz) Bastidako webgune ofiziala
- (Euskaraz) Bastida euskadi.net webgunean
- (Euskaraz) Jasokundeko Andre Mariren elizari buruzko informazioa euskadi.net webgunean
- (Euskaraz) Guardia-Arabar Errioxako Kuadrillako turismo-webgunea
- (Gaztelaniaz) Bastida Auñamendi entziklopedian
|
|||||||||||