Bastilla

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Bastillaren kanpoaldea.

Bastilla (frantsesez La Bastille) Parisko espetxea izan zen, ezaguna haren hartzeak (1789ko uztailaren 14an), Pilotalekuko Zinarekin batera, Frantziako Iraultzari hasiera emateagatik.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espetxe Richelieu kardinalak bihurtu zuen. Goi mailako pertsonentzako prisioa zen, gela handiak eta otordu dotoreak izaten baitzuen. Sadeko markesak bertan bost urte eta erdi bertan eman zituen. Voltaire, Linguet edo Brissot ere egon ziren. Maila apalagoko presoentzat ere beste eremu bat zeukan Bastillak.

Espetxe garestia zela eta, Neckerrek eraitsi nahi izan zuen 1784rako. Herriak ere, kexa-kaierretan suntsitzeko asmoa zuela adierazi zuen. Nolanahi ere, eraikuntza erraldoi orok bezala, erregearen boterea erakusten zuen.

Bastillaren hartzea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Bastillaren Hartzea»

Despotismoaren ikurra, 1789ko uztailaren 14an paristarrek hartu zuten. Honek eragin handia izan zuen Frantzia osoan, baita Europan ere. Hortik aurrera, uztailaren 14a Frantziako festa nazionala izan da.

Espetxeratu ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikuspegia eta oinplanoa

Koordenatuak: 48°51′11.35″N 2°22′9.2″E / 48.8531528°N 2.369222°E / 48.8531528; 2.369222

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Bastilla Aldatu lotura Wikidatan