Basurtuko Unibertsitate Ospitalea

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Basurtuko Unibertsitate Ospitalea
Hospital Universitario Basurto
Basurtuko Unibertsitate Ospitalea
Ospitalearen aireko ikuspegia.
Basurtuko Unibertsitate Ospitalea non dagoen adierazten duen Bilbo erdiguneko mapa
Basurtuko Unibertsitate Ospitalea
Basurtuko Unibertsitate Ospitalea (Bilbo erdigunea)
Osakidetza
Lekua Bilbo
 Bizkaia
Sailkapena Ospitale Publikoa
Sorrera 1908ko azaroaren 13a
Web orria

Basurtuko Unibertsitate Ospitalea Bilboko ospitale publiko nagusia da, izen bereko auzoan kokatukoa eta Osakidetzan sartuta dagoena. Renferen Adif konpainiak ustiatutako Basurtu-Ospitalea geltokiaren alboan dado.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bilboko ospitalea hiriaren kanpoaldeko orubeetan eraiki zen, XX. mendearen hasieran. Hiriaren hazkunde handiak eragin zuen ospitalearen eraikuntza, eta honen eraikuntzan pertsona askoren diru-laguntzak oso garrantzitsuak izan ziren, euren artean Jose Maria Gurtubay eta Casilda Iturrizar. Gaur egun, ospitaleko sarreran ospitaleari diruz lagundu zieten pertsonen izen eta abizenak ageri dira.

Ospitalea eraikitzeko lurrak 475.260 pezetarengatik erosi ziren 1897. urtean. Hiru urte beranduago, 1900ean, eraikitze lanak hasi ziren eta 1908ko azaroaren 11n ospitalea ofizialki inauguratu zuten. Urteak igaro ahala handituz joan da, Revilla pabilioiaren eraikuntzarekin esaterako. Eta hurrengo urteei begira eraikin berri bat eraikiko da Bami Eraikinaren eta Ospitalearen artean.

Denboran aurrean, 1936ko azaroaren 17an orduko Eusko Jaurlaritzak, Jose Antonio Agirre buru zuelarik, Bilboko erietxean Euskal Herriko lehenengo medikuntza fakultatea ("Osakintza Ikastola") sortu zuten. Hala ere, Espainiako Gerra Zibilak ekimena moztu zuen eta hilabete gutxiko ibilbidea eduki izan zuen.

2008an Basurtuko sorreraren 100. urteurrena ospatu zuten. Ekitaldien artean, Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak euren 18. Jardunaldiak antolatu zituen Bilbon, "Infekzioak" gaia hartuta.

Aurrealdea.

Ospitalearen ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Estilo ingeleseko ospitalea, eta lau solairuetako eraikin desberdinetan banaturik dago, eraikin bakoitza medikuntzako arlo desberdin batetaz arduratzen delarik. Guztira hamazazpi pabilioi daude ospitalean, pabilioietako izenek, ospitalearen eraikuntza ordaintzen lagundu zuten familia burgesen abizenak, eta ospitalean lan egindako medikuen izenak daramatzate.

Hamazazpi pabilioiak honakoak dira:

  • Administrazio Eraikina
  • Allende
  • Ampuero
  • Anatomia Patologikoa
  • Areilza
  • Aztarain
  • Eskuza
  • Gandarias
  • Gurtubai
  • Iturrizar
  • Jado
  • Kanpo Kontsultak
  • Makua
  • Revilla
  • San Jose
  • San Pelaio
  • San Bizente

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Portal.svg
Wikipedian atari bat dago honi buruz:
Euskal Herriko Wikiatlasa