Baterakuntza (kontabilitatea)

Wikipedia, Entziklopedia askea

Kontabilitatean, baterakuntza merkataritza-sozietate multzo baten urteko kontu bateratuak osatzeko prozesua eta horren emaitza da, enpresa-taldearen finantza-egoeraren ikuspegi orokorra eta bateratua emateko asmoarekin. Baterakuntzaren problematika taldeko sozietateen arteko harremanekin du zerikusia; adibidez, sozietate horien arteko kredituak eta maileguak eta salerosketak integratu behar dira, urteko kontuetan bikoizketak izan ez daitezen. Bestalde, baterakuntza Administrazio Publikoak behartzen duen zeregina ere izaten da, besteak beste zerga-obligazioak behar bezala zehazteko.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Ekonomia Artikulu hau ekonomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.