Batman

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Batman 
DC Comics saileko pertsonaia
Batman

Batmanen cosplaya, 2012ko DragonConen

Lehen agerpena Detective Comics 27. alea (1939ko maiatza)
Sortzailea Bob Kane eta Bill Finger[1]

Ezizena Bruce Wayne
Espeziea Gizaki
Sexua Arra
Jaio
Gotham City
Herrialdea EEBB
Ezkontidea Talia al Ghul
Senideak Dr. Thomas Wayne (aita)
Martha Wayne (ama)
Seme-alabak Dick Grayson
Jason Todd
Tim Drake
Damian Wayne
Terry McGinnis
Adiskideak Alfred Pennyworth, Robin, Batgirl, Catwoman, James Gordon
Artikulu hau pertsonaiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Batman (argipena)».

Batman[2] komikietako superheroi bat da, DC Comics komiki argitaletxeak argitaratua, lehenengo aldiz, 1939an. Pertsonaia honen sortzaileak, Bob Kane eta Bill Finger izan ziren, autoretza, lehenengoari bakarrik ematen zaion arren.

Pertsonaiaren oinarrizko historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txikia zela, Bruce Wayne, Batmanen benetako izena, bere gurasoen hilketaren lekuko izan zen. Horregatik, krimenaren aurka borrokatuko zuela erabaki zuen. Horretarako, mundu osoan bidaiatu zuen, borroka teknika ezberdinak ikasiz, eta, gainera, azken teknologiako tresnak garatuz. Wayne mantsioan bizi da, eta gau batean, bere mantsio barnean, saguzar bat sartu zen. Brucek, hori seinaletzat hartu, eta saguzar bat izango zela erabaki zuen. Honela, saguzar itxura emateko jantzi bat diseinatu zuen, beltz eta gris kolorekoa, batik bat. Bera bizi den herria Gotham City da. New York hartu zen eredutzat, herri honentzako, baina alde ilunak nabarmenduz. Horregatik, Batmanek, batik bat gauez lan egiten du. Bere laguntza behar denean, herriko poliziak, Batseinalea pizten du: erdian saguzar baten irudia duen argi bat igortzen du zerurantz. Bruce, Wayne Empresen jabea da, eta jende gehienak enpresa hauek sortzen duten etekinetatik bizi dela uste du.

Arerioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Batmanek borrokatu behar izan duen arerioen zerrenda, oso luzea da, baina hiru arerio nabarmen daitezke batik bat:

Bere nortasun sekretua ezagutzen dutenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Denboraren poderioz, beste pertsona batzuk ere ezagutu ahal izan dute Batmanen nortasun sekretua. Bere arerioetako batzuk batez ere.

Brucen zorionerako, beste batzuk, erabat baztertu dute Batman Bruce bera izatea, honen izaera dela eta. Jokerrek bereziki, aukera bikainak izan zituen Batman nor zen jakiteko, baina, misterioa ez galtzearren ez zuen halakorik egin.

Bere jantzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere jantzia, Supermanena bezala, oso ezaguna da. Supermanena kolore argi eta biziekin egina dago. baina Batmanena kolore ilunetakoa da. Bere kaparen kanpoaldea, beltza da eta barrualdea, grisa. Aurpegiaren goiko erdia estaltzen dion maskara, gris urdinska kolorekoa da, eta, albo banatan, belarri bana du, saguzarrenak imitatuz. Ondoren, gris koloreko pieza bakarreko zati bat du, papar aldean, saguzar bat marraztua duena. Eskuetatik ukondorainoko zatia, urdin ilun koloreko eskularru batzuez estalita du. Gerritik iztarren goikalderarte, beltz koloreko praka labur batzuk ditu, eta, honen gainean, bere azken teknologiako tresnetako asko gordetzen dituen hori koloreko gerriko bat. Iztarren goikaldetik hanketaraino, pieza bakarreko jantziaren bigarren zatia dago, hau ere gris kolorekoa, oinetatik belaunalderaino, beltz koloreko bota batzuekin estalita. Papar aldeko saguzarraren diseinua, komikietan zehar, aldatzen joan da. Hasieran, saguzarra bera baino ez zen agertzen paparralde horretan. Ondoren, saguzar hori, hori koloreko elipse baten barnean zegoen. Gainera, pertsonaia asmatu eta handik denbora batera kevlarra asmatu zenez, egileek, Batmanen jantzia balen aurkakoa izatea erabaki zuten.

Bere lana[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Batman bezala aritzen denean, Brucek, behar duen guztia batleizean du. Bertan aldatzen da arropaz, Batmanen ohiko jantzia jantziz. Bertan, bere Batmobila du, atzealdean, saguzar baten hegalak irudikatzen dituzten bi hegal dituela. Garatzen dituen azken teknologiako tresna guztiak, bere lanerako beharrezkoak, bere borroka teknikak arerioa gainditzeko nahikoa ez direnean, Wayne Industrien dibisio militar baten bidez garatzen ditu.

Ezizenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Zaldun Beltza
  • Zaldun Iluna
  • Gaueko Jauna
  • Maskaradun Justiziaria
  • Munduko Detektiberik onena

Ra's Al Ghulek, Detektibe esaten dio. Eta, Batmanek berak, bere buruari, boogey man deitzen dio. Horretaz gain, Matches Malone ezizena ere erabiltzen du, behe munduko kontuak ikertu behar dituenean. Nortasun sekretu hau erabiltzen duenean, txapela eta bibotea erabiltzen ditu, eta pospolo bati horzka egiten dio.

Lagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Batman zineman[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Goulart, Ron, Comic Book Encyclopedia (Harper Entertainment, New York, 2004) ISBN 0-06-053816-3
  2. EIMA: Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Batman Aldatu lotura Wikidatan