Batolito

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Half Dome, granitozko monolito bat Yosemite Parke Nazionalean.

Batolitoak lurrazalaren barnean hoztu zen magma intrusio bat da, hortik plutoi ere deituak izatea. Kupula edo domo handi forma dute. Sakonera handian dauden harkaitz intrusibo abisalak dira. Euren tamaina geroz eta handiagoa da zenbat eta sakonago egon, eta euren oinarria edo hondoa ez dago zehazterik. Etimologikoki "harri sakona" esan nahi du (grezierazko "bathos", sakona, eta lithos, harria, hitzetatik datorrena). Ehun kilometro karratu baino gehiagoko hedadura hartzen dute. 100 kilometro karratu horiek baino hedadura txikiagoa hartzen badute enbor deritze. Fusio egoeran egon zirenean sumendi aktiboak elikatuko zituzten solidotutako magmazko edukiontziak dira. Euren konposaketa nahiko homogeneoa da, orokorrean granitoz edo granodioritaz (granito eta dioritaren konbinaketa) osatuta daude.