Batxilergoko lehen euskara katedrak Euskal Autonomia Erkidegoan

Wikipedia, Entziklopedia askea

Batxilergoko lehen euskara katedrak Euskal Autonomia Erkidegoan 1980an sortu ziren eta euskara hezkuntza arautuan normaltzeko oinarrizko egiturak finkatzeko helburua zuten.

Batxilergoko Institutuetako irakasleen osaketan bi eratako irakasle mota zeuden: katedradunak, bat institutu eta gai bakoitzeko, eta agregatuak, 2, 4 edo 5 gai bakoitzekoeta institutu bakitzeko. Katedratikoa mintegiburu zen eta ikasgaiaren kudeatzailea. Katedrak bi moduz lortu zitezkeen: txanda murriztuan edo txanda librean, eta bi kasutan azterketa gogor bat eginaz. 1980 arte ez zen egon bestalde euskara ikasgai bezala ofizialki Batxilergoko Institutuetan.

Aurrekariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espainiako gobernuak Euskararen egoera hezkuntzan arautu zuen 1979ko apirilaren 20ko Errege Dekretu baten bidez. Euskal Autonomia Erkidegoko Estatutua, Gernikako Estatutua, abenduaren 18ko 3/1979 Lege Organikoaren bidez indarrean jarri zen. Eskumenen artean, Hezkuntzakoa zegokion gobernu berriari. Bertan Haur Hezkuntza, DBH zein Batxilergo eta Lanbide heziketa kudeatzeko eskumena, alegia.

Lehiaketa-oposizioaren arauak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eskumen hau 1980ko abenduaren 30ean errege dekretu baten bidez[1] eskuratu zuen Eusko Jaurlaritzak, baina Euskara Hizkuntza eta Kultura ikasgaia Madrilek kudeatu zuen hasieran, Koldo Mitxelenari bai Katedren nola Agregatuen azterketa gai zerrenda eskatu ziolarik Madrilgo gobernuak. Tarteko aldaketa izango zela eta Eusko Jaurlaritzak erabaki zuen prozesu osoa Madrilek egitea eta gero transferituko zizkion bai katedrak, bai agregaduritzak EAEri.

1980ko urtarrilaren 10eko Aginduan argitaratu ziren Katedretarako lehiaketa-oposizia osatuko zuten 109 gai, bai eta Agregaduritzetarako 81 gai[2]. Azterketa gai zerrenda honek hizkuntzalaritza, gramatika, zein literatura osatzen zuen. Urte bereko apirileko 8an deialdia argitaratu zen[3], ordura arte ez ezaguna zen azterketa eta gainontzekoak bertan jasotzen zirelarik, hala nola: 1) zein baldintza bete behar zituzten lehiaketa-oposaketa librera aurkeztuko zirenak (beste batzuen artean espainola izatea, 18 urte beteta edukitzea, Lizentziatua izatea, aurrekari penalak ez edukitzea, CAP agiria edukitzea); 2) zenbat ordaindu behar zuten, non eta zein epetan aurkeztu behar zuten esku hartzeko instantzia; 3) onartutakoen zerrenda non agertuko zen; 4) epaimahia nola osatuko zen; 5) azterketarien merituak, programazioaren memoria, jarduketaren ordena, ariketen nolakoak: idatzia, ahozkoa, praktikoa, zenbat denbora ariketa bakoitzeko, ariketa guztiak euskaraz izango zirela ere arautzen zuen. Azterketak gainditu ondoren sei hilabeteko praktikak egin behar zituzten aukeratutako Batxiler Institutuetako katedretan.

Lehiaketa-oposizioaren mahaiburuaren osaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Agindu berean agertzen ziren baita ere, zeintzuk izango ziren lehenengo Euskara Hizkuntza eta Kultura katedra izango zuten Batxilergoko Institutuak.

Honako katedratikoek osatu zuten euskara hizkuntza eta kultura oposaketa-lehiaketaren epaimahaia:

  • Koldo Mitxelena:Unibertsitateko Indoeuropear Hizkuntzen Katedraduna (EHU Gasteiz)
  • Iñaki Usabiaga: BHI.ko Grezieraren katedraduna
  • Agustin Zubikarai BHI.ko Latineko katedraduna (Usandizaga BHI.)
  • Lupe Artola BHI.ko Frantsez Hizkuntzaren katedraduna (Hondarribiko BHI)
  • Rosario Igeregi BHI.ko Espainiar Hizkuntzaren katedraduna (Bizkaia)

Lehiaketa-oposizioaren emaitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azterketen data eta lekua argitaratu ziren: abuztuaren 1 eta 14 artean izango zen lehiaketa-oposaketaren azterketa, eta azkenik jakin zen Donostian izango zela lehiaketa. Peñaflorida B.I. izan zen, bada, azterketa haien egoitza, txanda librea izan zen, beraz jendea entzutera joan zen, aldi berean Usandizaga BHIan egiten ari baitziren Agregaduritzak eta hango azterketariei egokia zitzaien gaiak freskatzea katedratikogaien ariketak entzuten.

Behin azterketa eta gainontzeko guztiak amaitu ondoren 1980ko irailaren bateko Aginduan[4] izendatuak izan ziren Batxilergoko Katedradunak. Aldi bateko funtzionario zenbakidun praktiketan izendatu zituen Madrileko gobernuak.

Lehenengo Euskara Hizkuntza eta Kultura Katedradun izendatu berri zenbait Donostian.
  • Xabier Kintana Urtiaga: BHI Bilbao "Txurdinaga" neskak 2
  • Jose Antonio Mugica Casares: BHI Donostia "Bidebieta auzoa" (neska-mutilak)
  • Patricio Urquizu Sarasua: BHI Errenteria (neska-mutilak)
  • Juan Antonio Letamendia Perez de San Roman: BHI Hondarribia (neska-mutilak)
  • Carlos Otegui Lacunza: BHI Bergara (neska-mutilak)
  • Alfonso Irigoyen Echevarria: BHI Durango "Fray Juan de Zumarraga"
  • Miguel José Arregui Goenaga: BHI Ondarru (neska-mutilak)
  • Jose Javier Alcibar Arechavaleta: BHI Gernika (neska-mutilak)
  • Miren Egaña Goya: BHI Eibar "Ignacio Zuloaga" (neska-mutilak)
  • Xabier Olarra Lizaso: BHI Elgoibar (neska-mutilak)

Lehengo aldiz Batxiler Institututan Euskara ofiziala gauzatu zen. Oposizioak Donostian egin ziren eta Donostian bi Katedra sortu ziren lehenengo deialdi hartan, hurrengo urtean lehiaketa-oposizio haiek berriz egin ziren Donostian eta Donostiako katedrak lau izatera iritsi ziren.

Lehengo lehiaketa-oposizioan esku hartu zutenen artean lauk soilik jarraitu zuten irakasten Batxilergoko Institutu batean, jubilatu arte eta gainontzekoak edo Unibertsitate publikora edo pribatura pasatu ziren.

Lehenengo aldiz egin ziren institutu publikotako irakasle izango zirenentzat lehiaketa-oposizioak Euskal Autonomia Erkidegoan.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. B.O.E.:1981ko apirilak 15eko
  2. B.O.E.:1980ko otsailaren 28ko 4604 orrian
  3. B.O.E.:1980ko apirilaren 15eko 8101 orrian
  4. B.O.E.:1980ko irailaren 10eko 20348 orrian

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]