Batzar Islamikoko Erakundea
Wikipedia(e)tik
| Batzar Islamikoko Erakundea | |
|---|---|
| Egoitza | Jeddah (Saudi Arabia) |
| Kideak | 57 estatu |
| Idazkari Nagusia | Ekmeleddin İhsanoğlu |
| Sorrera | 1969eko irailaren 25a |
| Erakundearen webgunea | |
Batzar Islamikoko Erakundea edo Konferentzia Islamikoa (arabieraz منظمة المؤتمر الإسلامي, ingelesez Organisation of the Islamic Conference, frantsesez Organisation de la Conférence Islamique) nazioarteko erakunde bat da, Nazio Batuen Erakundean ordezkaritza iraunkorra duena. 57 kide estatu ditu, batez ere Ekialde Hurbila, Afrika, Asia Erdialdea, Kaukasoa, Balkanak, Hego-ekialdeko Asia eta Hegoaldeko Asiakoak. Estatu hauek indarrak eta baliabideak batzea aukeratu zuten, esfortzuak bateratu eta ahots batez adierazi estatu horietako biztanleen eta mundu osoko musulmanen ongizatea eta garapena bultzatzeko. Erakundearen hizkuntza ofizialak arabiera, ingelesa eta frantsesa dira.
[aldatu] Kideak
Hauek dira 57 kideak:
- Afganistan
- Albania
- Aljeria
- Arabiar Emirerri Batuak
- Azerbaijan
- Bahrein
- Bangladesh
- Benin
- Boli Kosta
- Brunei
- Burkina Faso
- Djibuti
- Egipto
- Gabon
- Gambia
- Ginea
- Ginea-Bissau
- Guyana
- India
- Irak
- Iran
- Jordania
- Kamerun
- Kazakhstan
- Kirgizistan
- Komoreak
- Kuwait
- Libano
- Libia
- Malaysia
- Maldivak
- Mali
- Maroko
- Malawi
- Mozambike
- Nigeria
- Niger
- Oman
- Pakistan
- Palestina
- Qatar
- Saudi Arabia
- Senegal
- Sierra Leona
- Somalia
- Sudan
- Surinam
- Siria
- Tajikistan
- Togo
- Tunisia
- Turkia
- Turkmenistan
- Txad
- Uganda
- Uzbekistan
- Yemen
Begiraleak:
- Bosnia eta Herzegovina
- Afrika Erdiko Errepublika
- Ipar Zipreko Turkiar Errepublika
- Thailandia
- Errusia
[aldatu] Idazkari orokorrak
- Tunku Abdul Rahman (1971-1973) Malaysia
- Hassan Touhami (1974-1975) Egipto
- Amadou Karim Gaye (1975-1979) Senegal
- Habib Chatti (1979-1984) Tunisia
- Sharifuddin Pirzada (1985-1988) Pakistan
- Hamid Algabid (1989-1994) Nigeria
- Azzeddine Laraki (1997-2000) Maroko
- Abdelouahed Belkeziz (2001-2004) Maroko
- Ekmeleddin Ihsanoglun (2004-) Turkia