Batzoki

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Karrantzako Ambasaguas auzoko batzokia, 2010eko Aberri Egunean.

Batzoki EAJren egoitzek jasotzen duten izena da.

1894ko uztailaren 14an, Sabin Aranak inaguratu zuen lehen batzokia, Bilboko Korreo kalean Euskeldun Batzokija sortu zuenean. Egun hartan, bazkide zaharrenak, Ziriako de Iturrik ikurriña zabaldu zuen, Arana anaiek Bizkaia independente baterako diseinaturiko bandera hasiera batean, gero Euskal Herri osorako zabaldu bazen ere.

Denak itxi zituzten frankismo garaian, baina 1978an hasi ziren berriro irekitzen. Baionan, Donibanen eta Hendaian ere badira. Munduko beste leku batzuetan ere aurki ditzakegu: Andorra, Erresuma Batua, Frantzia, Italia, AEB, Kanada, El Salvador, Mexiko, Kuba, Dominikar Errepublika, Puerto Rico, Venezuela, Kolonbia, Peru, Argentina, Txile, Uruguai, Paraguai, Brasil, Australia...

[aldatu] Iruditegia

[aldatu] Kanpo loturak

Commons-logo.svg
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:
Batzoki
Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak